Fokuak (FK) - Fokua: Eskolatik - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Tickets and registrations

Fokua: Eskolatik

Eskolatik

 

Eskolatik Elias Querejeta Zine Eskolako komisariotza ikasleek programatutako Fokua da. Hilean behin, eskolako hiru ikaslek Tabakalerako zinema-aretoa programatzen dute, publikoarekin zinemari eta eskolako ikaskuntza-prozesuari buruz duten ikuspegia partekatu ahal izateko. Horretarako, ikasleek aretoaren funtzionamendua, publikoa, dinamika eta programazio-printzipioak ezagututzeko lan-saio bereziak izaten dituzte. Beren esperientziaren eta ikuspuntuaren arabera, ekarpen berezia ematen diote aretoari, eta, aldi berean, ikusleek Elias Querejeta Zine Eskolan gertatzen ari denaren berri jasotzeko modua da.

Elias Querejeta Zine Eskolako komisariotza ikasleak, 2020-2021 ikasturtekoak eta, beraz, hilean behin zinema aretoa programatuko dutenak, honako hauek dira: Alejandra Frechero (Uruguai), Amaranta Díaz (Mexiko), Anna Babos (Hungaria), Blanca Velasco (Zaragoza), Ekhiñe Etxeberria (Iruñea), Florencia de Múgica (Argentina), Laida Mendia (Hondarribia), Mariana Queen Nwabasili (Brasil), Oderay Ponce de León (Cuba), Pablo Lillo (Albacete), Paula González García (Vigo), Renan Camilo (Brasil), Simon Petri-Lukacs (Hungría) eta Valery Rojas (Colombia). 

 

Fokuak (FK)

Nazioarteko zinegile garaikideen berrikustea

  • Date: Friday, 18 January 2019 > Friday, 31 December 2021
  • Location: Zinea
Fokua: Eskolatik:

Activities