Situ-akzioak. Esperimentaziorako paisai-laborategiak - #8 situ-akzioa - Maushaus | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Tickets and registrations

#8 situ-akzioa

Esperimentaziorako paisaiak

 

*Sarrera bat eskuratu beharko da pertsona bakoitzeko, heldu zein haur.

SITU-AKZIOAK proiektuak esplorazio sentsorialerako jolas proposamen irekiak diseinatzea planteatzen du. Tabakalerako espazio bat eraldatuko dugu, denen artean haurrentzat pentsatu eta sortuak izan diren jolaserako proposamen askeak bideratu eta bertan sortu, eraldatu eta sinbolizatzeko aukera izanez.

Jolas ireki proposamenak izango dira, denen artean pentsatutako eszenarioak eta elkarrekin eraiki, eraldatu, sinbolizatu eta esperimentatzeko aukera izango dugu bertan. Jolas libreko paisai-toki hauek Tabakalerako espazio eta momentu jakin batean gauzatuko dira, asteburuan.

Zortzigarren edizio honetan, Maushaus arkitektoen kolektiboa izan dugu bidelagun, elkarrekin jokatuko dugun esperimentaziorako paisaia hau sortzeko.

Espazioaren planteamenduak Julio Leparc artistaren lana eta lan prozesua hartzen ditu abiapuntutzat, eta argia, kolorea eta mugimendua bezalako kontzeptuetan sakontzen du.

 

45 minutuko jolas libreko saioak proposatzen ditugu. Apuntatu!

 

 

Guests

Maushaus

Arte eta Arkitektura arloetako ideia laborategia