
Proyecto Mural esku-hartze urbanoko proiektu bat da, Arteupartek komisariatua. Ekimen honen helburua tokiko artistek hirian egiten duten lana islazea da, arte garaikidea hiriko espazioetan integratuz. Honako hau da proiektuaren abiapuntua: muralaren eta hiri-ingurunearen arteko elkarrizketak koherentea izan behar du eta modu naturalean integratuta geratu behar du.
Proyecto Mural-en ekintza hau Tabakaleraren 5. urteurreneko ekintza programan egingo da Tabakalerako hegoaldeko plazan, eta Sortwo artistak egingo du.