- Fanzine mamia - Clara Moreno Cela | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Fanzine mamia

Autoedizioaren mundua dastatzeko lantegia

 

Lantegi honetan hainbat ariketa, proposamen eta ekintza egingo ditugu, argitalpen autoeditatuaren mundua dastatzeko. Ez dugu baliabide edo material handirik beharko gure desiorik sakonenak poztasunez jasoko dituen fanzine bat sortzeko. Paperean eztanda egiteko gogoa nahikoa izango da marrazteko, idazteko, pentsatzeko, behatzeko, formatuarekin esperimentatzeko eta jolasteko. Hainbat konfigurazio eta gaietan pentsatzera animatuko gaituzten fanzineak ezagutuko ditugu, eta argitalpen propioa egingo dugu etxera eramateko, bertan inprimatzeko, banatzeko edo oparitzeko. Dastatu fanzineen mundua!

 

Egitura:

-Fanzine bat azkar eginez eta bateratuz aurkeztuko ditugu geure buruak

-Zer da fanzine bat? Zer fanzine mota egin dezakegu? Nola egin ditzakegu argitalpenak eskura ditugun materialekin? Non erosi, trukatu edo saldu? Zer formatu eta tresna erabil ditzakegu? Galdera horiei eta gehiagori artista eta kolektibo ezberdinen argitalpenak behatuz eta ikutuz erantzungo diegu. Istorio eta lan egiteko modu ezberdinak ezagutuko ditugu, gure fanzineak sortzera animatuz.

-Paperarekin kontatzeko hainbat modu aztertuko ditugu, zenbait talde-ariketaren bidez, argitalpen txikiak sortuz eta formatuarekin esperimentatuz.

-Hainbat ekintzaren bidez, banakako fanzine bat egingo dugu, zeiharrak diren estrategiak erabiliz, ausazko elementuak, pertsonalak eta egunerokoak nahastuz. Koadernotxo batean idatzi, marraztu eta kontatu ahal den guztia egingo dugu.

-Egindako lana bateratzea, zalantzak argitzea eta agurra.

 

Materialak:

-Ekarri zure estutxea, ebakinak, paperak... Lan egiteko gehien gustatzen zaizuna.

 

*Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteak, Tabakalerako Medialabeko autoedizioaren txokoarekin eta FNACekin lankidetzan antolatutako 2020ko Fanzine Gudaren baitan kokatzen da jarduera hau.

Guests