- Medialabeko tresnak. 3D modelazioa eta inprimaketa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Tickets and registrations

Medialabeko tresnak. 3D modelazioa eta inprimaketa

 

3D inprimaketa hiru dimentsioko objektu solidoen fabrikazio automatizatuan datza, geruzaz geruza materiala batuz edo gehituz, ordenagailuz sortutako eredu digital batetik abiatuta. Lantegi honen bi saioetan, 3D objektuak modelatzen ikasiko dugu, CAD parametrikoaren FreeCAD software librea erabiliz, eta 3D inprimaketarako diseinatutako ereduak prestatu, Medialabeko 3D inprimagailuak erabiliz.

 

Lehen saioa:

-FreeCAD programa bidezko modelatzea: instalazioa eta lehen urratsak, interfazea eta agertokiak, primitiboak eta boolearrak, zirriborroak eta eragiketak, diseinu parametrikoa, planoak eta esportazioa.

Bigarren saioa:

-3D inprimaketa: inprimagailuak, prozesua eta teknologiak, slicing-prozesua, Cura softwarea erabiltzea, FDM inprimagailuak maneiatzea, inprimatzeko eta mantentzeko teknikak.

 

*Lantegiak bi jardunaldi izango ditu, otsailaren 9an eta 16an eta izen-emate bakarra egin behar da.

*Ordenagailu eramangarria ekartzea komeni da. Ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan medialab@tabakalera.eus posta elektronikoan edo 943 475050 telefonoan, utziko dizugu bat.

Más actividades de Medialabeko tresnak:

Sign up !
to be updated with all the latest news about Tabakalera