T Game - ANONIMOAK. Maskarak, osasuna eta kontrola Covid garaian - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Tickets and registrations

ANONIMOAK. Maskarak, osasuna eta kontrola Covid garaian

Gazteak, hiria eta makerrak

Aurtengo Hiria Hackeatu edizio honek aurpegi musukoak hartzen ditu lanerako materia bezala eta aurpegi errekonozimendu teknologiak gai moduan.

Azken hilabeteetan kale espazioetan segurtasun mota berriak bizitzen edo somatzen hasi gara. Musukoen erabilpena, gel dispentsadoreak, distantziak, aforoak... Badira gizartearen segurtasuna edo kontrolean aritzeko garatzen ari diren hainbat teknologia ere, esate baterako droneak edo aurpegi errekonozimendu kamerak. Inteligentzia artifizial mota hauek, lurralde desberdinetan oso azkar zabaldu dira eta noski, hauen erabileraren inguruan polemika eta ezadostasuna ere sortu dira.

Egoera honetatik abiatuta galdera bat bururatzen zaigu: Non geratzen da gure pribatutasun eskubidea? Non daude teknologia hauen erabileraren mugak?

Lau egunetako lantegi trinko honetan, Medialab laborategiko teknologiez lagunduta, modu teoriko, praktiko zein ludikoan, bigilantzia, pribatasun eskubidea eta desobedientzia taktiken inguruan arituko gara.