Mikel Ugarte Azurmendi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Tickets and registrations

Mikel Ugarte Azurmendi

 

Oiartzun 1973. Azken urteetan OREKA TX taldeko txalapartari moduan aritu bada ere, eskarmentu handiko sortzailea da, musika nahiz bestelako arte eszenikoetan. Norberetik hasita batzutan, besteen zerbitzura besteetan, antzerkia, ikuskizun kolektibo eta esperimentazio sonoroen inguruko proiektutan hartu du parte.

Musikari bezela berriz, aritutako proiektuen zerrenda luzea da: Turineko Orkestra Sinfonikoa, Manu Dibango (Black & basque Festival), Hacon Kornstad (Donostiako jazzaldia), Michael Galasso (Guggenheim), edo La Fura dels Baus, besteak beste.

Bitarte horretan 38 diska grabaketetetan parte hartu du, etxeko nahiz nazioarteko musikariekin kolaboratuz.

Tartean, Txalaparta irakasle ere bada Errenteriako Musika Eskolan, eta musikaren inguruko

tailerrak eta lantegiak ematen ditu foleyaren, edota natura, soinuen eta teknologiaren ingurukoak. Hain zuzen, txalaparta elektronikoa sortzen ari da Medialab Tabakaleran.