Udako lantegiak 2021 - Sentsore sentikariak - Mikel Ugarte Azurmendi | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Tickets and registrations

Sentsore sentikariak

 

Teknologia berriak, arduino plakak, kable eta sentsoreak elkar josiz, Mikel Laboaren Lekeitioen musikara hurbiltzeko saiakera proposatzen du lantegi honek.

Hiru atal nagusitan banatuko da gure prozesua:

-Hasiera batean soinuak ehizatzen ibiliko gara Komunikazio-inkomunikazio erakusketan zehar nahiz Tabakalerako eraikinean barrena, bertako ekosistema sonoroaren bila.

-Ostean gailu teknologikoak sortuko ditugu, arduino eta sensoreen bitartez, gure musika tresnak bilakatuko direlarik.

-Azkenik, jasotako soinuekin, sortutako gailuekin eta kontrolagailu midiak erabiliz, gure konposaketa propioa eraikiko dugu, lekeitioen antzera.

 

Musika eta mundu teknologikoa gustoko badituzu, ez galdu erronka sonoro hau.

 

* Lantegia euskara hutsean izango da.

Guests

Mikel Ugarte Azurmendi

Musikaria eta irakaslea