- Irudien gainean (irakurri) - Ros Boisier , Leo Simoes | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Tickets and registrations

Irudien gainean (irakurri)

Möbius serieko irudia, Luis González Palma (2014)

 

"Irudiek ez dute hitz egiten, baina haiei buruz hitz eginarazten digute."

Enrique Lista, Voz en off (2020)

 

Medialabek eta LURrek elkarrizketa, pentsamendu kritikoa eta irudien zereginari buruzko eztabaida eta irudien interpretazioen eta irakurketen arteko erlazioak aktibatzeko lau topaketa proposatzen dituzte. Irudiei begiratzen diegunon artean hitz egiteko jarduera da, irudien gainean irakurtzeko, pentsatzeko, zalantzan jartzeko eta zer azal diezaguketen jakiteko gonbidapena.

Lau saio monotematikoren bidez, hedapen- eta harrera-euskarri desberdinetatik (erakusketak, katalogoak, fotolibroak, webguneak, liburu ilustratuak, aldizkariak, egunkariak, ikus-entzunezkoak, sare sozialetako profilak...) datozen irudien hautaketa baten zentzumen eta esanahi posibleen (pertsonalak, politikoak, sozialak, kulturalak) erabilera, funtzio, harrera eta interpretazioari buruz hausnartu eta eztabaidatuko da.

Saio bakoitzean testuak irakurri eta ariketak egingo dira. Abiapuntua testu bat irakurtzea izango da, eta, beraz, topaketa bakoitzaren sorrera. Ondoren, taldean, hausnarketarako akuilu izango diren hainbat irudi erakutsiko dira. Irudi horiek jasotzearekin batera, testu laburrak irakurriko dira.

 

Saioak

Urriak 2 -- Identitatea argazkiaren bidez irudikatzea

Zer eginkizun dute irudiek identitatearen eraikuntzan?

Azaroak 6 -- Iluntasuna eta bere oroitzapen misteriotsua

Iluntasuna argazkigintzak landutako argudio- eta estetika-inspirazioko gai gisa

Abenduak 4 -- Zentsura emakumeen biluziaren irudikapenean

Emakumeen gorputza erakustean irudikapen- eta harrera-politikei buruzko hausnarketa.

Urtarrilak 15 -- Bestearen sufrimenduaren irudikapen fotografikoa.

Pena, samurtasuna eta identifikazio sentimenduak norbaiten gaitzen irudikapen fotografikoaren aurrean.

Guests

Ros Boisier

Argazkigintzako ikertzailea eta editorea

Leo Simoes

Editorea