Situ-akzioak. Esperimentaziorako paisai-laborategiak - Situ-akzioak. Esperimentaziorako paisai-laborategiak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Tickets and registrations

Situ-akzioak. Esperimentaziorako paisai-laborategiak

Lantaldea

situ-akzioak jolasa esperimentazioa paisaia laborategiak
Share this:

Proiektuak esplorazio sentsorialerako jolas proposamen irekiak diseinatzea planteatzen du. Sortutako espazioek txiki eta handien parte hartzea ahalbideratuko dute, txikienek beren ikerketaren bidea erabakitzeko espazioa bideratuz.

Jolas ireki proposamenak izango dira, denen artean pentsatutako eszenarioak eta elkarrekin eraiki, eraldatu, sinbolizatu eta esperimentatzeko aukera izango dugu bertan. Jolas libreko paisai-toki hauek Tabakalerako espazio eta momentu jakin batean gauzatuko dira, asteburuan.

 

Nola egingo dugu?

2018 urterako, txiki eta handien artean sortutako hiruzpalau situakzio aurrera eramango ditugu, urtaro bakoitzeko bat, alegia. Bi egunetako hurrengo topaketa azaroaren 23 eta 24an izango da. 

Hauek diseinatu eta sortzeko hainbat saiotan lan egingo dugu Hirikilabs-en azaroaren 14, 21 eta 22an. Ardatz nagusia eztabaidatu eta adostu ondoren, instalazioa nolako izango den irudikatu eta jolas-leku hauen aktibaziorako elementu eta estrukturen diseinuan lanean jarriko gara. Behin data helduta, instalazioa ireki eta jolas-libreko saioak aktibatu eta zainduko ditugu.

 

Zeinek har dezake parte?

Situakzio hauen sorkuntza prozesua haur, heldu eta pertsona interesatuei zuzendua dago. Sortutako esperientzia hauek elkarrekin gozatzeko helburua dute. Arreba, lagun, izeba edo aitonaz gain, bisitari eta kuriosoak ere esperientzian parte hartzeko ongi etorriak izango dira.

 

Izen-ematea bete behar da?

Lantaldearen saioetan parte hartzeko beharrezkoa da izen-ematea betetzea.

Activities

  • Workshops
    23-11-2018 > 24-11-2018 - 45 minutes sessions

    We’ll transform one of Tabakalera's spaces to accommodate open play proposals thought up and created by everyone, and we’ll use these to construct, transform, symbolise and experiment together.

    Location: - 2nd floor hall

    + Info