- VR zineman: ikus-entzunezko formatu berriak miatzen - Mikel Zorrilla, Martin Allais | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Entradas e inscripciones

VR zineman: ikus-entzunezko formatu berriak miatzen

Teknologia berriek ikus-entzunezko formatu berritzaileak sortzeko aukerak eskaintzen dituzte, ikusleari esperientzia murgilduagoa edo interaktibitate aurreratuko mekanismo berriak emanez. Martin Allais, New York eta Bartzelona artean bizi den zuzendari, diseinatzaile, artista bisual eta diziplina anitzekoa da, eta Battlescar film laburraren sorkuntzan izandako esperientzia partekatuko du. Film labur hori, hain zuzen ere, Errealitate Birtualeko esperientzia gisa eskaintzen da (Virtual Reality, VR), eta 1978an New York-en Puerto Ricoko neska bat atxiloketa kontatzen du. Bertan neska amerikar bat ezagutuko du eta punk talde bat sortuko dute. Battlescar, 28 minutukoa eta hiru ekitalditan banatua, Oculus (Facebook) sareko dendan dago eskuragarri.

Martin Allaisek Battlescar sortu eta sortzeko esperientzia partekatuko du Vicomtech ikerketa aplikatuko zentro teknologikoan Digital Mediako zuzendari den Mikel Zorrillarekin. Mikel Zorrilla Traction proiektu europarraren koordinatzailea da gaur egun. Proiektu horretan sormen eta kultura-industriarako ikus-entzunezko formatu berriak ikertzen dira. Operak elkarrekin sortzea eta irudikatzea ardatz hartuta, murgiltze-formatuak, formatu interaktiboak eta errealitate birtualekoak erabiliz.

Battlescar proiektuaren sorreraren inguruan iritziak elkabantuko dituzte, eta zinemara atxiki daitezkeen etorkizuneko ikus-entzunezko formatuak sortzeko aukera teknologikoak aztertuko dituzte.

 

Guests

Martin Allais

Ikus-entzunezko errealizadore, animatzaile eta ilustratzailea

Documentación

Fotografías

VR en el cine : explorando nuevas formas audiovisuales

VR en el cine : explorando nuevas formas audiovisuales