- 2deo Jaialdia: egoiliarren prototipoen aurkezpena - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

2deo Jaialdia: egoiliarren prototipoen aurkezpena

2018an hasi zen 2deo ikus-entzunezkoen ekoizpenean esperimentazioa bultzatzen. Ordundik bi deialdi publiko izan ditu berean. Hainbat proiekturekin lan egin du bi urtetan,haietan, edukiak, ezaugarriak eta beharrak aztertzen ditu, profesionalen laguntza eskaini, eta baliabide teknologikoak eskura jarriz. Ekoizpenaren arlo guztietan esperimentazioa jorratzea da 2deoren xedea; sormen prozesuetan, zabalkundean, formatuetan, estetikan edota teknologian.
2018an kaleratu zuen 2deok lehen deialdi publikoa. Bertan 21 proiektu aukeratu ziren, eta urte osoan zehar egin zen lan haiekin. 2019an bigarren deialdia kaleratu zen, 11 proiekturekin. Abenduak 18ko jaialdian hauetako 15 proiektuen bukatutako prototipoak aurkeztuko dituzte.

Hauek izango dira:

- DAPA: Sanagustin kulturgunea
- ZETAK: Pello Reparaz
- 70%: Gosho Sociedad Cooperativa pequeña
- BAHORI: Calmada shop
- 27ZAPATA: Imanol Epelde
- PRODUTO: Osa+Mujika
- ABEYNTURAK: Ainhize Perez
- TOK TOK TOK: Maushaus
- ZIKILIMARRO: Bira produkzioak
- ZUT: Gaztezulo
- IXA: Unai Portilla
- PIKUAK: Maddi Castro
- EGUNEAN BEHIN: Codesyntax
- KASU!: Hiru Damatxo

-GORABEHERAK: Ttap aldizkaria

 

Proiekzio eta aurkezpenen ondoren musikaren txanda izango da eta Ines Garciak jarriko du. Jai-giroan elkar ezagutzeko aukera izango dugu. 

Documentación

Argazkiak

2deo jaialdia : egoiliarren prototipoen aurkezpena

2deo jaialdia : egoiliarren prototipoen aurkezpena

Videos

2deo jaialdia : egoiliarren prototipoen aurkezpenaren promozio-bideoa

2deo jaialdia : egoiliarren prototipoen aurkezpenaren promozio-bideoa