- Anouk de Clercq-en hitzaldia+ Black (Anouk De Clercq, Belgika, 2015, 5') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Anouk de Clercq-en hitzaldia+ Black (Anouk De Clercq, Belgika, 2015, 5')

VI Nazioarteko Zine Mintegia

Image Monokino on the beach © Monokino

Zinema eta mugimenduan dauden irudiak pantaila pribatuetan kontsumitzen diren garaiotan, eta, bestalde, frankizia handiek eta multisalek sisteman nagusi izaten jarraitzen duten garaiotan, Anouk De Clercqek Where is Cinema (2019, Archive Books) eta bere filma 35 mm Black (2015) hartzen ditu abiapuntu gisa, zinema eta forma sozial bat eraikitzen saiatzeko aukerei eta erronkei buruzko gogoeta egiteko.

 

Black, Anouk De Clercq, Bélgica, 2015, 5'

Aldi berean intimoa eta mugagabea, kolektiboa eta pertsonala, gero eta arraroagoa den esperientzia zinematografiko baten oda eta adibide bat da, zinema-areto baten iluntasuna, 35 mm-ko film baten kopia baten proiekzioan zehar.