
- Urtea: 2019
Tabakalerako erakusketen programak honako ildo hauek jarraitu ditu orain artean: ibilbide ertaineko eta nazioarteko proiekzioa duten artisten bakarkako erakusketak, artista gazteagoen proiektu zehatzak, artistei egindako fokuak, bertan ekoiztutako tesi-erakusketa kolektiboak, edo komisariotza deialdietatik eratorritakoak. Guztietan euskal testuinguruko artistak egon izan dira, beste jatorri batzuetako artistekin batera.
2019ko erakusketa programan mugarri garrantzitsu bat izango dugu, erakusketa areto berri bat zabalduko baita Tabakaleran, eraikineko erakusketei zentraltasun eta ikusgarritasun handiagoa emango diena.
Eta erakusketa areto berria inauguratzeko Esther Ferrer artista donostiarraren erakusekta bat izango dugu. Proiektu honen bitartez, erakusketa aretoaren inguruan gogoeta egitea da gure asmoa, obraren eta ikusleen artean beste era bateko harremanak sustatzea. Erakusketa aretoa ariketarako, ekintzarako eta pentsatzeko leku gisa ulertzeko gonbidapena da erakusketa hau.
Udako hilabeteetan zehar edukiko dugun erakusketak, ohi bezala, arte garaikidea eta ikus-entzunezkoaren mundua uztartzen dituen ikuspegia izango du ardatz, zinearen eta artearen arteko gurutzaketak aurkitzea, eta ikus-entzunezkoa arte- eta zinema-espresiorako bitarteko gisa ulertzea xede. Oraingo honetan proposamena bikoitza izango da, Jumana Manna eta Uriel Orwol artistei eskainitako erakusketa banarekin.
Urtea amaitzeko, beste proposamen bikoitz bat izango dugu. Alde batetik, Madrassa kolektiboak 2018 urtean zehar Tabakaleran egindako komisariotza egonaldian landutako proiektua izango dugu, eta bestetik, Filipa Cesar artista portugaldarrari eskainitako bakarkako erakusketa. Cesar azken lana, hain zuzen, iazko Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean saritua izan zen.
Udazkeneko erakusketak
Udazken honetan, bi erakusketa berri aurkeztuko ditugu Tabakaleran.
Jarduerak
-
Proyecciones2020-01-31
-
Visitas guiadas2019-12-12
-
Visitas guiadas2019-12-04 > 2020-02-12
Udako erakusketak: Uriel Orlow & Jumana Manna
Jumana Manna eta Uriel Orlow artistei eskainitako erakusketa-eskaintza bikoitza.
Jarduerak
-
Exposiciones2019-06-07 > 2019-10-06
-
Presentaciones2019-06-07
-
Exposiciones2019-06-07 > 2019-10-06
Esther Ferrer. 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23...
Tabakalerak erakusketa-areto berria zabalduko du Esther Ferrer artista donostiarrari (Donostia, 1937) eskainitako mostra zabal batekin.
Jarduerak
-
Performances y representaciones2019-05-25
-
Performances y representaciones2019-05-24
-
Performances y representaciones2019-05-17
Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange
Darcy Lange (Aotearoa/Zeelanda Berria, 1946-2005) bideo-artearen aitzindari eta flamenko-gitarristaren lanarekiko interesak Tractora Koop. E osatzen duten artistak Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange aurkeztera eraman ditu.
Jarduerak
-
Conciertos Proyecciones2019-03-09 > 2019-03-10
-
Performances y representaciones2019-02-23
-
Visitas guiadas2019-02-16
L'Intrus
Natasha Marie Llorensek komisariatutako talde-erakusketa, Llorensek 2017an zehar Tabakaleran egindako komisariotza-egonaldiaren emaitza. L’intrus erakusketak ezezagunaren irudikapen etiko eta konplexu bat egitea zein zaila den aztertzen du.
Jarduerak
-
Visitas guiadas2019-01-12
-
Conferencias y seminarios2018-12-17 > 2018-12-21
-
Visitas guiadas2018-11-07 > 2019-01-16
Rosa Barba. Drawn by the Pulse
Cristina Cámarak komisariatutako Rosa Barba artistaren erakusketa.
Jarduerak
-
Visitas guiadas2018-10-04
-
Visitas guiadas2018-07-21 > 2018-10-06
-
Visitas guiadas2018-07-04 > 2018-10-03
Itziar Okariz. I Never Said Umbrella
Itziar Okariz artistaren erakusketa, Beatriz Herráezek komisariatua.
Jarduerak
-
Presentaciones Performances y representaciones2018-06-02
-
Conferencias y seminarios Performances y representaciones2018-06-02
-
Conferencias y seminarios Conciertos2018-06-01
Cale, cale, cale! Caale!!!
Juan Canela komisario duen erakusketa kolektibo horrek magiak, errituak eta irrazionala denak Antropozeno garaian naturan zer leku duten aztertzen du.
Jarduerak
-
Performances y representaciones2018-01-26
-
Visitas guiadas2017-12-30
-
Proyecciones2017-12-22
Hot Iron Marginalia
Hot Iron Marginalia erakusketan, Adrià Juliàk oinarri hartzen ditu eliza erromanikoen argazki-bilduma bat, artelanen zirkulazioa eta trafikoa, gatazka eta paisaia ikuskizun bihurtzeko joera, eta, hortik abiatuta, kontakizun historikoen eta mediatikoen arteko kointzidentziak eta aldeak aztertzeko bide ematen duten bazterreko oharrak berreskuratzen ditu.
Jarduerak
-
Visitas guiadas2018-01-27
-
Conferencias y seminarios Visitas guiadas2017-11-22 > 2017-12-20
-
Exposiciones Visitas guiadas2017-11-22 > 2018-01-10
Eric Baudelaire. Ramón Raquello eta bere orkestraren musika
'Ramón Raquello eta bere orkestraren musika' Eric Baudelaire artistak espainiar estatuko erakunde publiko batean egiten duen eskala handiko lehenengo erakusketa indibiduala da.
Jarduerak
-
Conferencias y seminarios2017-09-07
-
Conferencias y seminarios2017-09-06
-
Visitas guiadas2017-07-19 > 2017-09-27
Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia
'Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia' erakusketaren xedea bizigarriak aztertzea da –kafea, azukrea, tabakoa edo opioa, kasu–. XV. mendean bereziki ugaritu ziren ozeanoan zeharreko esplorazio bidaiekin abiarazi zen bizigarrien zirkulazioa. Merkantzia truke horiek garai berri bat ekarri zuten, eta ekonomia bizitza kolektiboko funts bihurtu zuten.
Jarduerak
-
Conciertos2017-06-11
-
Conciertos Conferencias y seminarios2017-06-10
-
Talleres2017-06-08 > 2017-06-09
Activities
-
Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora2020-09-11 12:00 > 2021-01-31 20:00
Erakusketak abangoardiako zinemaren,...
Lekua: -
Bisita solasaldia "Zin Ex. Abstraziotik algoritmora" erakusketara2020-09-24 18:00 > 2021-01-21 18:00
Bisita honen bidez arte garaikidera...
Lekua: -
"Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora" erakusketaren aurkezpena2020-09-11 20:00
"Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora"...
Lekua: -
Cybernetics of the Poor: tutorialak, ariketak eta partiturak2020-03-06 12:00 > 2020-08-23 20:00
Erakusketak Historian zehar artearen eta...
Lekua: -
BERTAN BEHERA/ Treatise (Cornelius Cardew) obraren interpretazioa, Diedrich Diederichsen-en eskutik2020-08-20 19:00
Diedrich Diederichsen Cybernetics of the Poor...
Lekua: -
Bisita solasaldia "Cybernetics of the Poor: tutorialak, ariketak eta partiturak" erakusketara2020-07-02 18:00 > 2020-07-23 19:00
Arte garaikidera hurbiltzeko modu berriekin...
Lekua: -
Zibernetika. Gaurko begirada bat iraganean2020-07-09 19:00 > 20:00
Arantzazu Saratxagarekin elkarrizketa
Lekua: -
Cybernetics of the Poor: Tutorialak, ariketak eta partiturak erakusketaren irekiera2020-03-06 19:00 > 20:00
Cybernetics of the Poor: Tutorialak,...
Lekua: -
Bisita solasaldia: Madrassa Collective2020-01-22 18:00 > 19:00
Madrassa Collective. On Fail[l]ed Tales and Ta...
Lekua: