Artistentzako lantegia 2018 - Itziar Okariz, Jon Mikel Euba | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Artistentzako lantegia 2018

Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubak gidatutako artistentzako formakuntza programa

artistentzako lantegia

Tabakalerak artistentzako formakuntza-programaren bigarren edizioa aurkezten du esperimentaziorako denbora-espazio tarte gisa, eraldaketa prozesuak ahalbidetzeko helburuarekin. Denbora batez lan-erritmoetatik eta praktika propiotik atera eta etenaldi bat egitea proposatzen du programak, parte-hartzaile bakoitzak bere ekoizpena azter dezan distantzia hartuta eta baldintzatzaile ezberdinen ikuspuntutik.

Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba izango dira tailer hau ematearen arduradunak.

Lantegia artisten arteko elkarrizketa moduan antolatu da, eta lengoaia plastikoek zeinuak sortzeko eta horiek eraldatzeko tresna gisa duten espezifikotasunari buruzko gogoeta sustatuko du. Horretarako, artistetako bakoitzak ariketa espezifikoak eskainiko ditu, eta horiek agerian utziko dituzte hala analogiak nola euren ikuskeren ezberdintasunak, praxi artistikoarekin lotutako alderdi teknikoak aztertzea bilatzen duen dinamika baten baitan.

Lantegi honen asmoa da parte-hartzaileei laguntzea euren lan propioa garatzen eta horri buruz hausnartzen. Gogoeta eta autokritika bultzatzeaz gain, norbanakoaren subjektibitatea ahalduntzea, askatasun-maila areagotzea eta lan-motibazioa sustatzea ahalbidetuko duten estrategietan indar berezia jarriko da. 

Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba artistek formakuntza-programa hau elkarlanetik abiatuko dute, baina norberak bere berezitasunak mantenduko ditu, partaideei praktika eta begirada heterogeneoak eskaintze aldera.

Programa hau sortzeko grina daukan edonori dago zuzenduta, uneko bere ibilbide profesional eta artistikoa edozein izanda ere, eta helburu du norberaren sorkuntza-prozesuan laguntza eskaintzea. Lantegian parte hartzeko ez da beharrezkoa diziplina zehatzetan esperientzia izatea.

Nagusiki Tabakalerako Sortzaileen Guneko Lantegian egingo dira saioak uztailaren 9 eta 27 bitartean. Eremu komun honetara sarbidea izateaz gain, hautatutako artisten estudio propio bat izango dute eskura, lantegiak iraun bitartean eta baita ondoren ere, abuztuaren 17ra arte. Bigarren zati hau hautazkoa izanik ere, garrantzitsua da programaren garapenerako.

Parte-hartzea eta izena emateko epea: 15 artista hautatuko dira gehienez. Deialdia maiatzaren 14tik ekainaren 3ra arte egongo da irekita. Ekainaren 15ean iragarriko zaie hautagaiei aukeratu dituzten ala ez. Itziar Okariz eta Jon Mikel Euba, artista gonbidatuak, izango dira hautaketa egitearen arduradunak.

Matrikula: hautatutako lagunek 100€ ordaindu beharko dituzte, matrikula gisa.

Bidali beharreko dokumentazioa: Curriculuma, motibazio-gutuna eta egindako lanen 4 irudi edo bideoetara estekak, betiere 3 minutu baino gehiago ez badituzte. Guztia PDF fitxategi bakar batean bildu beharko da, eta guztira 8 orrialde hartuko ditu, asko jota.

 

 

Deialdiaren oinarriak:

  Artistentzako lantegia 2018 (Pdf)

  • Data: Astelehena, 2018ko uztailak 9 > Ostirala, 2018ko uztailak 27
  • Ordutegia: Goiz eta arratsalde
  • Lekua: Artisten Gunea
  • Hizkuntza: EU+ES
  • Sarrera: Izen ematea
  • Prezioa: 100€
  • Norentzat: +18 urte
Eman izena

Gonbidatuak

Interesa dakizuke

Lantegiak
2017-07-10 > 2017-07-30 - Goiz eta arratsaldez

Tabakalerak igarotze kontzeptuaren inguruko...

Lekua:

+ Info