- ATALAK. Amaia Elizaran - Amaia Elizaran | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

ATALAK. Amaia Elizaran

Esperimentazio Laborategia

 

«Soinuak mugiarazten nau, zuzenean nire gorputzera doa eta mugimenduarekin konektatzen nau» Amaia Elizaran, 2021eko ekaina.

Abenduaren lehen bi asteetan zehar, Amaia Elizaran (Tolosa) koreografo eta interpreteak, Dantzazeko antzezleekin batera, soinuaren eta mugimenduaren arteko harremana aztertuko du. Ahotsak, arnasak, soinuak eta mugimenduak laguntzen dute Elizaranen lana, inprobisazioaren ikerketan eta espazio ez-konbentzionaletarako sorkuntza koreografikoan oinarrituta. Esperimentazio laborategi honetan, ATALAKeko lantaldeak, Mizel Theret eta Liam Ó Maonlaí musikari irlandarrarekin batera, Elizaranen bilaketa eta erakusketa formatuko irekierak lagunduko dituzte ATALAK Sareko hainbat hiritan.

 

Eskuorria deskargatu (pdf).

Gonbidatuak

Amaia Elizaran

Dantzari eta koreografoa