[node:title]
2020-05-29 10:19

Tabakalerak eduki digitalen hedapena mantendu eta indartuko du zentroaren berrirekierarekin

tbkonlineeu_0.jpg

Bizi izan dugun egoera berezi eta konplexuak Tabakalera itxi eta etxetik lan egitera eraman gintuen arren, kultur eskaintza ez zen eten. Egoera zail honetan, Tabakaleraren izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi izan ditugu are eta sendotasun handiagoarekin eta, guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egin dugu.

#TabakaleraEtxean traolaren aterkipean, Tabakalerak sortutako eduki berriak eskaini ditugu, zuzenean eta streaming bidez, eta artxiboa osatzen duten beste eduki batzuk ere zabalduko ditugu webgunean eta sare sozialetan. Martxoaren 18an abiatu genuen ekimena, eta hainbat eduki eskaini ditugu: #TabakaleraEtxean ekimenaren aurkezpena Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiaren eskutik; Moriarti ekoizpen etxeko kide Aitor Arregik, Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok, La trinchera infinita film sarituaren barrunbeak kontatzeko eskaini zuten sekretuz betetako aurkezpenarekin, Kontatutako zinea programaren baitan; eta 2deon Canada ekoiztetxeko Karen Saurik eskainitako hitzaldia, besteak beste, Rosalia, Tame Impala, Phoenix, Scissor Sisters eta Dua Lipa gisako musikarien bideoklipak sortu dituen ekoiztetxeko musika bideoen ekoizlea. Ondoren eduki berriak heldu ziren, eta Jaime de Los Ríosek komisariatutako Hyperconectadxs Tabakalerako lehen online erakusketa estreinatu genuen. Horrekin batera beste artista askoren lanak, besteak beste, Jone San Martin eta Jon Otamendik espreski Tabakalerarako egindakoak.  

Datozen egunetan, hitzaldi, mahai-inguru, tutorial eta erreportajez osatutako proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, itxialdian ere kultura garaikideaz, arteaz, zineaz, sorkuntzaz eta esperimentazioaz hausnartzen eta gozatzen jarrai dezagun. 

Hemendik aurrera, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, kontzertuak, tutorialak eta lantegiak proposatzen jarraituko dugu kultura garaikideaz, arteaz, zineaz, sorkuntzaz eta esperimentazioaz gozatzeko eta gaur egungo gizartearen inguruan hausnartzeko. Programazio hibridoa eskainiko dugu, online edukiak eta Tabakalerako eraikinean antolatuko dugun programa presentzialarekin konbinatuz. TabakaleraEtxean-en bidez konfinamendu garaian heldu zen online programazioa, geratzeko etorri da.

Gehiago irakurri

  • 2019-11-27

    YANNICK BELLON gogoan

      Amaitzear da Yannick Bellon (1924-2019) zuzendariari eskaini diogun atzera begirakoa, zazpi hamarkada hartu zituen ibilbide zinematografikoari eginiko errepasoa. 2011an hasi ginenetik egin ditugunen artean Euskadiko Filmategiarentzat atzera begirako...

    Gehiago irakurri
  • 2019-11-13

    Ikusten ikasten, bereizten, ulertzen

    Ez da ezohikoa baieztatzea arte-erakusketak ezagutzaren ekoizpen eta dibulgaziorako funtsezko espazio bihurtu direla. Askotan, munduaren zati handi bat zeharkatzen duen erakunde eta museoen sarean, sakontzeko gonbita luzatzen diguten proposamen...

    Gehiago irakurri
  • 2019-11-05

    Ohitura onak berreskuratzen

    Gaur Tabakalerako liburutegira itzuli naiz. Berrireki zutela entzuna nuen, baina egia esan, gaur arte ez naiz azaldu. Hainbeste denbora eta gero, errutina batzuk aldatuak nituen, baina nagikeria kendu eta ohitura onak berreskuratuz, Ubikera bueltatzea...

    Gehiago irakurri
  • 2deo
    2019-10-29

    2deo eta Kunsthal, elkarlanean

    Ikus-entzunezko proiektu baten hanka garrantzitsuenak zein diren eztabaidatzen dugu sarritan 2deon: gidoia, irudia, soinua eta honekin guztiarekin kontatzen dena…Gai horiek hasieratik lantzen dira, istorioa sortu eta eusten duten zutabe irmoak...

    Gehiago irakurri
  • 2019-10-16

    Angela Schanelec: erradikalentzako zinema

    Has gaitezen amaieratik: Berlinaleren azken edizioan, Angela Schanelec zuzendari alemanak jaso zuen zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza. Aintzatespen horren garrantzia ulertzeko, sari hori jaso zuten azken hiru izenak gogoratu ditzakegu: Wes Anderson...

    Gehiago irakurri