[node:title]
2020-05-29 10:19

Tabakalerak eduki digitalen hedapena mantendu eta indartuko du zentroaren berrirekierarekin

tbkonlineeu_0.jpg

Bizi izan dugun egoera berezi eta konplexuak Tabakalera itxi eta etxetik lan egitera eraman gintuen arren, kultur eskaintza ez zen eten. Egoera zail honetan, Tabakaleraren izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi izan ditugu are eta sendotasun handiagoarekin eta, guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egin dugu.

#TabakaleraEtxean traolaren aterkipean, Tabakalerak sortutako eduki berriak eskaini ditugu, zuzenean eta streaming bidez, eta artxiboa osatzen duten beste eduki batzuk ere zabalduko ditugu webgunean eta sare sozialetan. Martxoaren 18an abiatu genuen ekimena, eta hainbat eduki eskaini ditugu: #TabakaleraEtxean ekimenaren aurkezpena Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiaren eskutik; Moriarti ekoizpen etxeko kide Aitor Arregik, Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok, La trinchera infinita film sarituaren barrunbeak kontatzeko eskaini zuten sekretuz betetako aurkezpenarekin, Kontatutako zinea programaren baitan; eta 2deon Canada ekoiztetxeko Karen Saurik eskainitako hitzaldia, besteak beste, Rosalia, Tame Impala, Phoenix, Scissor Sisters eta Dua Lipa gisako musikarien bideoklipak sortu dituen ekoiztetxeko musika bideoen ekoizlea. Ondoren eduki berriak heldu ziren, eta Jaime de Los Ríosek komisariatutako Hyperconectadxs Tabakalerako lehen online erakusketa estreinatu genuen. Horrekin batera beste artista askoren lanak, besteak beste, Jone San Martin eta Jon Otamendik espreski Tabakalerarako egindakoak.  

Datozen egunetan, hitzaldi, mahai-inguru, tutorial eta erreportajez osatutako proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, itxialdian ere kultura garaikideaz, arteaz, zineaz, sorkuntzaz eta esperimentazioaz hausnartzen eta gozatzen jarrai dezagun. 

Hemendik aurrera, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak, kontzertuak, tutorialak eta lantegiak proposatzen jarraituko dugu kultura garaikideaz, arteaz, zineaz, sorkuntzaz eta esperimentazioaz gozatzeko eta gaur egungo gizartearen inguruan hausnartzeko. Programazio hibridoa eskainiko dugu, online edukiak eta Tabakalerako eraikinean antolatuko dugun programa presentzialarekin konbinatuz. TabakaleraEtxean-en bidez konfinamendu garaian heldu zen online programazioa, geratzeko etorri da.

Gehiago irakurri

  • Harrotu ileak. Joseba Parron
    2019-08-13

    Gorputzak harrotzen

    Gorputzean egon, gorputza jarri, gorputza erabili... Ikasturte honetan, Harrotu Ileak proiektuan, gorputza erdigunera ekarri dugu zapalduen antzerkia metodologiaren eta praktikaren bidez. Ostiralero, elkarrekin meriendatu eta tea hartu ostean,...

    Gehiago irakurri
  • Archiveras del humo. Pili Alonso
    2019-08-06

    Artxiboa sortu, kontakizuna elikatu

        Argazki hauek Kearen artxibogileak bildumakoak dira eta berriki zendu zen Pili Alonso, gure lagun maiteak eginiko ekarpena dira.   Agurtu egingo gara, gero arte. Askoren artean ari gara gero arte esaten Kearen artxibogileak proiektuaren fase bati...

    Gehiago irakurri
  • Egoiliarren bisita 2deo
    2019-08-01

    2deoko egoiliar berriak iritsi dira!

      Datozen asteotan egoiliar gisa lanean hasiko diren sortzaileak bisitan izan genituen orain egun gutxi 2deo-n, Tabakaleran. Hamaika proiektu hautatu zituen epaimahaiak eta guztiak izan ziren bisitan, elkar ezagutzeko baliatu genuen topagunean.    ...

    Gehiago irakurri
  • espacio de creadores
    2019-07-11

    Formakuntzarekin konpromisoa

    Hirugarren urtez jarraian, 2019ko egonaldien lehenengo fasearen amaierak bide eman dio Artistentzako lantegiaren beste edizio bati. Uda etapa berri baten hasiera da hirugarren solairuko espazioarentzat, berriz ere sorkuntza garaikidea bizi den eta...

    Gehiago irakurri
  • Blue Velvet, David Lynch
    2019-07-10

    Zine-aretoa altxorren gordailu

    Uda heldu da eta gure zine-aretoa altxorraren uhartea, brisa, babeslekua bihurtu da. Expresionismo aurreko Alemanian mediku bat Txinara doa opioaren ondorioak aztertzera (Opium, Robert Reinert, 1919). Senaren bazterrean, Jean eta Juliettek euren...

    Gehiago irakurri