Esploratzaileak - Arantza Santesteban Perez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Esploratzaileak

Esploratzaileak - Martxel Mariskal

 

2016 urtean hasi genuen ibilbidea, Outline. Pentsamendu kritikoa entretenimendu eta hiperaktibitatearen gizartean izeneko saio sortarekin. Bertan, gizarte posmodernoaren konplexitateaz aritu ginen.

2017an Outlinek Esploratzaileak. Pentsamendu kritikoaren inguruko irakurketa taldeari bidea eman zion eta abian ipini genuen gai berriei lekua eman nahian. Hiru urte hauetan, postfeminismoa, nostalgia, hezkuntza, teknologia berriak, kontsumismoa, adikzioak edo ongiaren ekonomia landu ditugu, beste hainbat gairen artean.

Eseri, entzun, partekatu, buruari eragin, eztabaidatu, arnasa hartu eta saiotik fresko ateratzeko aukera paregabea da hau. Gizarte garaikide honen esploratzailea izan nahi duzu?

 

Hurrengo saioak:

Maiatzak 29 -- Amaieraren narratibak

Pentsamendu garaikidearen egile asko hil ondorengo garai batean bizi garen azterketatik abiatzen dira, non gizateria, gaur egun arte ezagutu dugun bezala, azken fase batera iristen ari den. Covid19ak eragindako krisiak areagotu baino ez du egin bizi larritasun sentsazio hori. Baina, ba al dago mundurik oraindik etortzeko? Munduaren amaiera eta gizatasuna narratiba ezberdinetan nola irudikatu den azalduko dugu, saiakeratik hasi eta lan zinematografiko batzuetara arte.

Ekainak 26 -- Utopiari buruzko narratibak

Layla Martinezek Utopia uharte bat ez dela pentsatzera gonbidatzen gaitu. Posible al da gaur egungoa baino mundu hobea? Garai pandemiko honetan mundu hobe baten posibilitatean pentsatzea kosta arren, beharretik eta premiatik abiatuta dagoen galdera da. Duela 10 urte, gaur egun oraindik ere berpizten ari diren Maiatzaren 15eko protestetan egindako galdera bat ere izan zen. Ikuspegi utopiko hori eta beste batzuk aztertuko dira saio honetan. Horretarako, utopiaren genealogia egiten eta gaur egungo munduan duen tokiaz pentsatzen saiatuko gara.

 

Aurreko saioak:

Krisiak eta aldaketak pandemia garaian: bizitza hauskorrak, bizitza baliotsuak

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz igarotzen ari garen aldaketa-aldia aztertuko dugu. Horretarako, garai pandemikoaren hasieran iritsi ziren testu filosofiko eta aktibistetatik abiatuko gara. Gainera, ibilbide bat egingo dugu praktika artistikoek gaur egun gure bizitzaren zentzua nola jorratzen duten ikusteko. Elkarrekin pentsatuko dugu bizitzen ari garen garai arraro hau, gure arreta osoa eskatzen duena.

Otsailak 27 -- Pentsamendu kulunkaria pandemia garaian

Zer diote pentsalariek gertatzen ari denari buruz? Egungo testu batzuk aztertuko ditugu eta pandemiaren erronkak eta ondorioak ulertzeko azaltzen dituzten ideien berrikuspen kritikoa egingo dugu. Gainera krisia, beste bizimoduak sortzen diren arreta-une gisa, jorratzen duten artisten lanak zehartzatuko ditugu.

Martxoak 27 -- Gorputzaren eta emozioen dimentsioa pandemia-garaian: presentzia eta gabezia.

Saio honetan, pandemiak gorputzen arteko harremanean duen eragina aztertuko dugu. Nola ari gara berrantolatzen gure eta gure arteko distantzia? Besteen hurbiltasuna sentitzeko konexio birtuala nahikoa al da? Nolabaiteko harriduraz bizi dugu gertatzen ari dena, eta sentsazio horretatik espazio bat ireki nahi dugu, aldi pandemikoak nola eragiten digun elkarrekin pentsatzeko.

Apirilak 24 -- Pandemia eta teknologia

Gure artean harremantzeko moduak aldatu egin dira azken hamarkadetan, baina testuinguru pandemikoak munduarekin eta gainerakoekin dugun harremana birtualizatzeko prozesua bizkortarazi du. Saio honetan, harreman berri horrek gure bizi-indarrari eta gure nahiari nola eragiten dien aztertuko dugu. Horretarako, Suely Rolnik pentsalariaren lanak eta mikropolitikari buruz duen ikuskera aztertuko ditugu, baita Franco Berardi "Bifo"ren testu batzuk ere, "Fenomenología del fin" bere azken liburutik abiatuta.

 

 

 

Gonbidatuak

Arantza Santesteban Perez

Ikertzailea eta film zuzendaria

Documentación

Videos

Zotero bideo-tutoriala

Zotero bideo-tutoriala

Argazkiak

Zoriontasunaren bilaketa : antologia bat

Zoriontasunaren bilaketa : antologia bat

Esploratzaileak (2021-01-30)

Esploratzaileak (2021-01-30)

Esploratzaileak (2018-12-01)

Esploratzaileak (2018-12-01)

Esploratzaileak (2017-01-28)

Esploratzaileak (2017-01-28)

Esploratzaileak (2017-02-25)

Esploratzaileak (2017-02-25)

Esploratzaileak (2017-04-29)

Esploratzaileak (2017-04-29)

Esploratzaileak (2017-05-27)

Esploratzaileak (2017-05-27)

Esploratzaileak (2019-11-30)

Esploratzaileak (2019-11-30)

Interesa dakizuke

Azokak eta topaketak
2016-04-30 > 2016-12-17 - 11:30-13:30 (Hilabeteko azken larunbatean)

Zer da erreala? Non dago pribatutasuna? Non...

Lekua:

+ Info