Sortzaileen Gunea - Estudio irekiak - Egoiliarrak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Estudio irekiak

Egoiliarrak - Estudio Irekiak

Sortzaileen gunea artisten eta eragile kulturalen prozesuak laguntzeko zerbitzua da. Espazio honi loturik dagoen egonaldi programaren helburua artisten mugikortasuna bultzatzea da, arte-ekoizpen eta ikerketa lagunduz. Horretarako, Tabakalerak deialdiak luzatzen ditu, proiektuen garapenaz gain, nazioarteko profesionalen eta tokiko eragileen arteko sareak sortzea helburu dutenak, hainbat modalitate ezberdinetako egonaldien bitartez.

2016. urtean zehar nazioarteko egonaldi programaren barruan 25 egoiliar izan dira Tabakaleran. Horietatik 9 bertako testuingurukoak, 6 Estatukoak eta 11 nazioartekoak. Espazioen lagapenerako programaren bitartez, aldiz, 26 artista eta eragile igaro dira, horietako 16 bertakoak, 2 Estatukoak eta 9 nazioartekoak.

Nadia Barkate eta Ignacio Garcíak, eta Sandra Cuesta eta Maite Vélazek, bertako artista batek kanpoko bat gonbidatu eta elkarrekin proiektu bat lantzea xede duen egonaldian hartu dute parte. Harley Martínez, alde batetik, eta Kristina Solomoukha eta Paolo Codeluppi, bestetik, Bartzelona eta Paristik etorri dira, hurrenez hurren, euren proiektuak garatzeko. Kimia Kavarik, Tamara Garcíak, Antonio Macarrok, Ainize Sarasolak eta Elba Martínezek, guztiak bertako sortzaileak, bakoitzak bere proiektua garatzeko erabili dute espazioa; Pablo La Parra, berriz, Donostia 2016rekin batera egindako deialdiaren bitartez, bere ikerketa proiektua lantzen aritu da Tabakaleran. Komisariotzarekin lotutako zenbait egoiliar ere egon dira, hala nola, Juan Canela, datorren urtean Tabakaleran egingo den erakusketan gauzatuko den proiektua lantzen ari dena, eta Maki Nishida, Arts Initiative Tokyorekin (EU Japan Fest, Etxepare Euskal Institutua eta AC/E-rekin elkarlanean) egindako trukaketa baten ondorioz iritsi dena Tabakalerara. Centre d’Art de la Synagogue de Delme-rekin ere gauzatu da beste trukaketa bat, eta honen emaitza gisa, Xare Álvarezek eta Karlos Martínezek han egin dute egonaldia eta Tabakaleran Anne-Charlotte Finel artista frantsesa izan da.

Sortzaileen guneak bere ibilibideko lehen urtea betetzearekin batera, bertatik igaro diren egoiliarrak gonbidatu ditugu, egindakoaren emaitza edo gaur gaurkoz jorratzen ari diren proiektuaren egoera aurkeztera. Era berean, interesa duen oro gonbidatu nahi dugu aurrez aurre artista, komisario eta ikertzaileak eta euren lan-lekuak ezagutzera; sortzaileen eskutik proiektuen eta bizitako esperientzien berri izatera.

Hemen ez daude bertatik igaro diren guztiak, baina hemen dauden guztiak igaro dira Tabakaleratik. 

 

Estudio bisitak: Kimia Kamvari, Kristina Solomoukha & Paolo Codeluppi, Sandra Cuesta & Maite Vélaz, Anne-Charlotte Finel, Elba Martínez, Ainize Sarasola, Tamara García Iglesias.

Aurkezpenak:

11:30 Karlos Martínez & Xare Alvarez

11:45 Antonio Macarro

12:00 Nadia Barkate & Ignacio García

12:15 Kristina Solomoukha & Paolo Codeluppi

12:30 Harley Martínez

12:45 Pablo La Parra

13:00 Maki Nishida

13:15 Juan Canela

Gonbidatuak

Nadia Barkate

Artista.

Maite Vélaz

Artista

Antonio Macarro

Zinemagile eta editorea

Elba Martínez

Artista bisuala

Tamara García

Zinegilea eta komisarioa

Juan Canela

Kuradore independiente eta kritikoa

Pablo La Parra

Ikerlaria

Ainize Sarasola

Sortzailea

Maki Nishida

Komisario independentea

Interesa dakizuke

Aurkezpenak
2016-05-18 - 19:00

Sortzaileen gunean gaur egun euren proiektuak...

Lekua:

+ Info