- Etorkizuneko iraganak/ Iraganeko etorkizunak filmak eta Jorge Moneoren aurkezpena - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Etorkizuneko iraganak/ Iraganeko etorkizunak filmak eta Jorge Moneoren aurkezpena

VI Nazioarteko Zine Mintegia

Saio honetan Jorge Moneo Quintanaren Orbainak (2019) eta Begiak Hesteko Artean (2020) filmak proiektatuko dira. Ondoren, zinemagileak bi filmen errealizazio-prozesuarekin zerikusia duten hainbat alderdiren inguruko hitzaldi labur bat emango du, film hauetan hartutako erabaki etiko zein estetiko jakin batzuek dakartzaten inplikazioak, soinuarekin egindako lana, artxiboko materialen tratamendu kritiko nahiz artistikoa eta, azken finean, bi lanen arteko korrespondentziak jasoko ditu hitzaldi honek. Era berean, etorkizuneko film baten hipotesi hasiberria eta horren irrikak partekatzeko tarte bat ere izango da.

Orbainak, Jorge Moneo, Espainia, 2019, 29'

Osabak, Aitak eta Semeak hurrenez hurren bizitako historia pertsonalek denbora-lerro batean zehar marrazten den esperientzia tragiko bat osatzen dute. Arraildutako lerro honek familia albumeko zimur bat dirudi, baina baita Aitaren etxeko hormetako zartadura bat ere. Mendi bat zulatzean irekitako zauriaren tankera du, baina baita herri baten imaginario kolektiboan dagoen orbainarena ere, non salbazioaren ideiak borroka politikoan egingo duen topo bere patu tragikoarekin. Zer dago ibilitako lerro honen amaieran? Patu hori saihesteko nahikoa izango ote dira antzinako gerra sasoiko kantak?

 

Begiak Hesteko ArteanIn Ictu Oculi, Jorge Moneo, Espainia, 2020, 15'​

Harri bilakatutako sei mende ilargi bakar batean suntsituak. Horrela igaro zen mundu honen loria, begiak hesteko artean.