- (Ez) soinudun pertsonaiak narratiba inklusiboetarako - Escuela de Oficios Electrosonoros (E.O.E) | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

(Ez) soinudun pertsonaiak narratiba inklusiboetarako

 

Saioa hasteko, ahozko hizkuntzaren bidez komunikatzen ez diren zinemako eta literaturako pertsonaiak ezagutuko ditugu. Parte-hartzaileek beren pertsonaiak sortuko dituzte mugimendudun 8 bitetan, eta ikusizko edo soinuzko komunikazio-sistema bat emango diegu. Lantegia amaitzeko, pertsonaia guztiekin batera kontakizun bat sortuko dugu.

 

Beharrak: 

Ordenagailua eta interneterako konexioa (idealki telefono mugikorra ere bai).

 

Helburuak:

-Aniztasunari buruz sentsibilizatzea

-Estereotiporik gabeko pertsonaiak ezagutzea eta diseinatzea, kontakizun desberdinak sortzeko

-Onomatopeia bat zer den jakitea

-Soinuaren bidezko komunikazio-estrategiak prestatzea

 

 

Lantegi hau  Escuela de Oficios Electrosonoros taldearen lantegi ziklo baten barruan dago, irakurketatik eta irakurketarako soinu-eremura hurbiltzen duena. Bere proposamenean funtsezkotzat jotzen du entzuteko ohitura garatzea, belaunaldi berrien garapen pertsonal integral eta kulturalaren parte gisa. Entzutea, XX. mendeko teoriko eta pedagogo musikal handietatik ikasi dugun bezala, zentzua baino gehiago, funtsezko jarrera eta tresna da XXI. mendeko erronkei aurre egiteko hain beharrezkoak diren sormena, tolerantzia eta elkarrekiko errespetua sustatzeko. Horregatik, irakurzaletasuna sustatzeko jarduera batzuk diseinatu dituzte, idatzizko baliabidetik abiatzen direnak, gero soinudunarekin osatzeko, irakurketa arretatsua, tolerantea, bitxia, kritikoa eta sortzailea sustatzeko, literaturarekiko zaletasuna garatuko dutenak, baina, aldi berean, haur eta gazteen artean sortzetiko jakin-mina eta ikasteko gogoa sustatzen lagunduko dutenak.

*Escuela de Oficios Electrosonoros  eta Kultura eta Kirol Ministerioak antolatua, Medialab Tabakaleraren laguntzarekin.

logo_ministerio.png

 

Guests

Escuela de Oficios Electrosonoros (E.O.E)

Proiektu artistikoa/hezitzailea