Fokuak (FK) - Fokua: Zabaltegi-Tabakalera + Plus 2019 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Fokua: Zabaltegi-Tabakalera + Plus 2019

Delphine et Carole

 

Eta zinemaldia ez bada inoiz amaitzen? Zabaltegi-Tabakalera + PLUSek zinemaldiaren atal irekiena zabaldu du hiru hilabetez (urria, azaroa eta abendua). Helburua da atalean dauden zuzendari batzuen aurreko lanak aurkeztea eta zinemaren historiari buruzko elkarrizketak proposatzea. 

Urrian, SSIFFren lehiaketa honetan aurkeztutako bi filmetan jarriko dugu fokua:

Alde batetik, Callisto McNultyren Delphine et Carole, insoumuses dokumentalak bide ematen digu obrarako eta 70. hamarkadako artista eta militante feminista handienetako biren bizitzarako hurbilketa egiteko: Carole Roussopoulos zuzendaria eta Delphine Seyrig aktore eta zuzendaria. Errepaso horrek, halaber, balio digu Hasieratik. Zinema Feministaren Historiak fokua berriro martxan jartzeko. 

Bestetik, Diao Yinan zuzendari txinatarraren film berria ere gurera ekarriko dugu (Nan Fang Che Zhan De Ju Hui (The Wild Goose Lake), Cannesetik igaro berri dena. Film horren eskutik, munduko zinemaldietan genero-zinemaren (noir txinatarra) norabidea markatzen ari diren izen horietako bati buruzko atzera begirakoa egin ahal izango dugu. 

 

Urriak 3, osteguna, 19:00, Zhifu (Uniform), Diao Yinan, Txina, 2003, 94'

Urriak 5, larunbata, 19:00, Maso et Miso Vont en Bateau, Nadja Ringart, Carole Roussopoulos, Delphine Seyrig eta Ioana Wieder (Les Muses s'amusent), Frantzia, 1976, 55’
Pour mémoire, Delphine Seyrig, Frantzia, 1987, 11’

Urriak 12, larunbata, 19:00, Ye Che (Night Train), Diao Yinan, Txina, 2007, 94'

Urriak 13, igandea, 19:00, Qui a donc rêvé?, Liliane de Kermadec, Frantzia, 1966, 25'
Le FHAR (Front Homosexuel d’Action Révolutionnaire), Carole Roussopoulos, Frantzia, 1971, 26’
Scum Manifesto, Carole Roussopoulos eta Delphine Seyrig (Les insoumuses), Frantzia, 1976, 28’

Urriak 19, larunbata, 19:00, Sois belle et tais-toi, Delphine Seyrig, Frantzia, 1976, 110’

Urriak 26, larunbata, 19:00, Bai ri yan huo (Black Coal, Thin Ice), Diao Yinan, Txina, 2014, 106'

Azaroak 2, larunbata, 19:00, Un dimanche matin, Damien Manivel, Frantzia, 2012, 18’ + Un jeune poète, Damien Manivel, Frantzia, 2014, 71'

Fokuak (FK)

Nazioarteko zinegile garaikideen berrikustea

  • Data: Osteguna, 2019ko urriak 3 > Larunbata, 2019ko azaroak 2
  • Lekua: Zinea
  • Sarrera: Sarrerarekin
Fokua: Zabaltegi-Tabakalera + Plus 2019:

Jarduerak