- [Gorputzak] Zapalketa-espazioen aurka. Film laburren emanaldia - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

[Gorputzak] Zapalketa-espazioen aurka. Film laburren emanaldia

Solitary acts #4, Nazli Dinçel

Hauek dira espazio jakin bat definitzen duten ezaugarriak: bere dimentsio fisikoak, bertako arauak, bertan dauden tresnak, dituen funtzioak eta bere loturak. Espazio batek portaera eta jarduera espezifikoak ahalbidetzen eta eskatzen ditu. Espazioak gizarte-testuinguru batean ikertzea lagungarria da gizarteko talde jakin batzuen eta horiei esleitzen zaizkien espazioen arteko harremana ulertzeko. Programa honetako filmek aitortu eta desobeditu egiten dute emakumeen eta inposatzen zaizkien espazioen arteko derrigorrezko lotura. Jolasa txertatuz espektatiba-espazioetan, hautatutako lanek energiaz egiten diote desafio inposaketa horri. Hala, etxeko lanetarako gailuak orkestra bitxi bateko musika-tresna bihurtzen dira, sukaldea amorru neurrigaberako eszenatoki gisa aurkezten da eta kontsumo-espazioa amesgaizto grotesko bilakatzen da.

Semiotics of the kitchen (Martha Rosler) 1975, 6’ EN
Intermittent Delight (Akosua Adoma Owusu) 2007, 5’ EN
A Visual Diary (Shirley Clarke) 1980, 6' EN
Possibly in Michigan (Cecelia Condit) 1983, 12’ EN
Solitary Acts #4 (Nazli Dinçel) 2015, 8’ EN

Programa hau Zin Ex. Gorputza eta arkitektura erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. 

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.