Harrotu ileak | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Harrotu ileak

Identitatea, harremanak eta gazteak

Compártelo:
  • Urtea: 2016 > 2020

Lau urte inguru pasa dira Tabakalerara datozen gazteekin lan egiteko aukerei buruz hausnartzen hasi ginenetik. Bere garaian eraikineko espazio irekietan ematen diren erabilerek, tabako-fabrika zenaren txokoen okupazioek, edo ‘gazte’ etiketari egozten dizkiogun esanahi antzuek eman zizkiguten eztabaidarako gakoak. Lehen gogoeta horiek, denbora gutxian, Harrotu ileak programan ostiralero parte hartzen zutenen beharrak ekarri zituzten erdigunera: Donostiara etorri berriak diren pertsona asko, hiri honetan zaurgarritasuna eta etengabeko arrazakeria egoerak bizi dituztenak.

Harrotu ileak gazteei zuzendutako lantegia da. Tea hartu eta astea zer moduz joan den kontatzeko asteroko topaketa bat da. Film bat da. Antzerki pieza bat da. Arropa marka propioa sortu duten gazteak dira. Afektuz, tentsioz, desioz eta itxaropenez betetako espazio bat da, batzuetan betetzen direnak eta besteetan betetzen ez direnak. Gure hezkuntza praktika gehien tentsionatu duen proiektua da.

2020/21 ikasturtean fase berri bati ekin diogu. Harrotu ileak Tabakalerako hezkuntza-arloa eta sortu berri den Darkum elkartearen artean gauzatzen den programa bihurtu da. Elkarrekin, sentitzen ditugunak kontatzeko moduei buruz hausnartzen dugu, beste gazte batzuei irekita dauden lantegi ezberdinen formatoei buruz ere. Elkarrekin agentzia-espazio bat sortzen dugu. Arrazakeria edo feminismoaren inguruan elkarrizketak ahalbidetzen ditugu. Pribilegio eta zapalkuntzen inguruan ere. Harrotu ileak gertatzen eta mugimenduan dagoen zerbait da, inoiz estatiko geratzen ez dena.

Ostiralero 17:00etatik 20:00etara ikusiko dugu elkar Tabakalerako hainbat espaziotan, pasa zaitez!

 

g12_0.png

Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen

2018-07-20 > 2018-09-02

"Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen" erakusketan ikusgai egongo dira CAPP (Collaborative Arts Partnership Programme) sareko bazkide europarrek -hala nola, Tabakalerak- azken hiru urteetan egindako 15 proiektuak.

+ Info

Harrotu ileak! Erakusketa

2017-03-24 > 2017-05-12

Oihane Espúñez eta Felipe Polania artista egoiliarrek Tabakalera eraikinera sarri bertaratzen diren gazteekin elkarrizketa bat hasi dute euren kezkak ezagutzeko eta zentroaren kultur eskaintzan parte har dezaten sustatzeko. Lan-prozesu hori guztia orain erakusketa batean jaso da.

+ Info

Jarduerak