- Hhhhhoooooooolllllddddd - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Hhhhhoooooooolllllddddd

Summer Sessions 2021 deialdia

Partekatu!

Hhhhhoooooooooolllddddd  Medialab Tabakaleran garatzeko Summer sessions 2021 egoitzen deialdian hautatua izan den Rocío Agudo artistaren proiektua da.

Hhhhhoooooooolllllddddd ekintza sorta bat da. Performancean: kamera eta sortzailea. Hierarkia dago, agintea dago, aurrealde eta atzekaldea daude. Gorputza kameraren euskarri gisa. Zalantzan jarri beharreko harremana, hau desegiteko borondatea. 

Irudi bat: esku bat objektuak eusten, hauek gogoratzeko. Besoen forma: bata luzatuta kamerari eusten, hatz lodia askatuta tiro egiteko, bestea uzkurtuta aurpegia estaltzeko. Nire besoen beste forma bat: bata luzatuta, argazki bati eusten, eta bestea uzkurtuta, kamera nahikoa urruntzeko. Nire besoen beste forma bat: kamera bati eusten diodala itxurak egitea, argazki bat neure eskuz ateratzeko.

Hhhhhooooooooolllddddd Tabakalerak Summer Sessions 2021 erresidentzia-programan izandako parte-hartzearen emaitza da. Summer Sessions arteari eta teknologiari buruzko nazioarteko erresidentzia-seriea da, eta Rotterdamgo V2_Lab for the unstable media-k babesten du, mundu osoko kultura-erakundeen sare batekin batera; sare horretan daude, adibidez, Seuleko Art center Nabi, Bartzelonako Hangar, Bruselako iMAL edo Shanghaiko Points center for contemporary art.