- HITZ - EGIN! - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

HITZ - EGIN!

Zer nahiko zenuke egin Tabakaleran?

Erakutsi zure talentua!

 

14-20     Urte bitartean dituzu eta Tabakalerara etortzea gustoko duzu? Zer falta zaio Tabakalerari zu eta lagunak bertan erosoago sentitzeko? Baduzu partekatzea gustatuko litzaizukeen talentu edo ezagutzarik?

 

Maiatzeko asteburuetan bideo makina bat kokatuko dugu Tabakalerako espazioetan zehar. Bilatu ezazu eta utzi zure mezua. Hitz-egin! eta esaiguzu zeintzuk diren gustokoak dituzun gauzak eta egiten dakizkizunak!! Jasotzen ditugun ideietatik habiatuta gazteok osatutako lantalde bat eta ekintza desberdinak antolatuko ditugu denon artean.

Bideomatoiaren kokapenak:

maiatzak 14-15-16. 3.solairuko distribuidorea. Baskularen inguruan.

maiatzak 21-22-23. 5.solairua, Prisma

maiatzak 28-29-30. 2.solairuko distribuidorean. (Ping pon espazioan)

 

Animatu lantaldearen parte izaten egin dezagun Tabakalera gazteontzako espazioa! Hiria hackeatu dezagun! 

 

Taldean parte hartzeko: hezkuntza@tabakalera.eus