- IMMATERIAL 2021 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

IMMATERIAL 2021

Sorkuntza proiektu digitalak garatzeko deialdia

 

Deialdi honen helburua hiru proiektu artistiko digitalen garapenean laguntzea da. Halaber, lana 3D sorkuntza, digital art, virtual art, eta errealitate birtual eta areagotuaren alorretan garatzen duten edukisortzaileen lana eta digitaleko formatu berriak babesteko asmoarekin sortu zen. Beste formatu hibrido berritzaileak ere aintzat hartzen ditu deialdiak (murgiltzeesperientziak, aplikazioak, bideojokoak, interakzioa…).

Halaber, deialdiak arreta jartzen du honako hauetatik eratorritako gaien tratamenduan: errealitate digital garaikidea, Internetera lotutako narrazioak, identitate hibridoak eta avatarrekin lotutako ikuspegiak eta birtualeko presentzia.

Egonaldiak hiru eta zortzi aste bitarteko iraupena izango du, eta proposamen artistikoa sortzeko testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Medialab Tabakalera eta KGNZTabakalerako euskarri digitaletan eta ekitaldietan, eta zentroko pantailetan aurkeztu ahal izango diren hiru proposamen aukeratuko dira. Aldi berean hazkuntzabokazioa duten galeria edo piezabilduma osatuko dute.

Deialdiaren oinarriak

 

DEIALDIAREN EBAZPENA

Bost proiektu hauek izan dira aukeratuak:

Countryside simulator 1.0. Mayte Gomez Molina AKA Ingrata Bergman @ingratabergman

Proposamen poetiko eta politikoa, errealitate birtualaren eta 3Dko bideoartearen bidez bideratua. Proiektuak Calm S.A. konpainiak eskainitako meditazio-estazio bat simulatuko du, enpresek langileei 15 minutuko atsedenaldia eskain diezaieten.

Homepage to labour. Azahara Cerezo@azahara__cc
Proiektuak gaur egungo lan moldeei buruz, gero eta aldakorragoak direnak, hausnarketa egiten du freelanceentzako plataforma batean zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalei omenaldia egiteko eskulturak enkargatuz. Oraingo honetan, ingurune birtual batean instalazio gisa oihartzunak eta erresonantziak bilatuz aukera berriak bilatuko dira.

Notional music. Blanca Martinez Gómez, @hj_darger, Eugenio Cortés Chamizo.
Notional Music musika ikertu eta sortzeko prozesu espekulatiboa da, espazialtasun eta gorpuztasun birtualekin fantasia egiten duena. Perspektibak trukatzeko joko bat da, eta antropoa deszentralizatzea proposatzen da, animalia ez-gizaki akastun bihurtzeko aukera emanez.

Ethernal Sunlight on a Finite Planet. Pablo Martinez Garrido @garridopablom
Bi pantailen bidez, planetaren inguruan kokatutako zaintza-kameren irudiak ematen dira denbora errealean. Kamera batek egunsenti baten irudiak igortzen ditu etengabe globoko lekuren batetik, besteak ilunabarra erakusten duen bitartean. Horrela, bi kameren artean konfinatuta planeta osoa irudikatzen du piezak, egunsenti iraunkor batek argiztatua.

Ostatu-irudiak. Estampa kolektiboa. @tallerestampa
Hiri-espazio publikoko ikusmen artifizialari buruzko proiektua, ikusmen artifizialeko hainbat tresnarekin eta eskaintzen dituzten datu-tipologiekin lan egingo duena. Instalazioak hirian eta Tabakaleraren inguruan lortutako sarrerako bideo-orri bereko datuak aterako ditu.