- Laborategiko tresnak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Laborategiko tresnak

 

Hiru dira urtean zehar hainbat aldiz errepikatuko diren laborategiaren tresneariari buruzko lantegi nagusiak: Laser mozketa, 3D inprimaketa eta CNC fresaketa. Hauez gain beste hardware eta software tresna batzuk ezagutzeko lantegiak ere eskainiko dira ziklo honen baitan. 

Fabrikazio digitala ordenagailu bidezko diseinuan eta produkzio mekanizatuan oinarritzen da. Produkzio industrialean erabiltzen bada ere, Fabrikazio Digitalen Laborategi ereduen (Fab Lab, makerspace) zabalpenarekin teknika hau hiritarron eskuetara iritsi da. 3D inprimagailuak, laser mozketa eta fresatze makinak erabiliz altzarigintza, bitxigintza, artisautza berriak, arkitektura edota artea bezalako diziplinek beren lanean txertatu dute.

Zatoz laborategira horiek erabiltzen ikastera.

 

Hurrengo datak:

 

Irailak 15 -- Laser mozketa

Urriak 13 -- 3D inprimaketa

Azaroak 17 -- CNC fresaketa

 

  • Data: Asteartea, 2020ko irailak 15 > Asteartea, 2020ko azaroak 17
  • Ordutegia: 17:00-20:00
  • Lekua: Medialab
  • Hizkuntza: ES
  • Sarrera: Izen ematea
:

Jarduerak