Lagu - Lagu - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Lagu

Summer Sessions 2021 deialdia

Partekatu!

LAGU Summer sessions 2021 egoitzen deialdian Medialab Tabakaleran garatzeko hautatua izan den Diogo Vaz-en proiektua da. 

Mundu mailan jasandako pandemian, errealitateak deformazio sakonak jasan izan ditu. Gorputz fisikoa barnealdeetan egotera beharturik zegoen bitartean, gogamena abiadura ikaragarrian mugitzen zen, aurrekaririk gabeko difrakzio sentsazio bat sortuz, non ni-a bere kokapenetik erabat askatzen den. Albisteen eta (des)informazioaren etengabeko fluxuak desorientazio egoera batean harrapatu gintuen, eta, ezinbestean, errealitate koherente baten zatien bilaketa amaiezin batera eraman gintuen.

LAGU (Local Ambience Generative Unit) amaierarik gabeko audio sorkuntza sistema bat da eta leku baten sentsazioa simulatuz, ikusleari geldiune bat egin eta berriro mundu fisikoarekin sinkronizatzeko aukera ematen dion barne esperientzia bat sortzen du. Gizakiaren esku-hartzerik gabe etengabe funtzionatzeko diseinatua dago, aurretik ezarritako arauei jarraituz eta baldintza meteorologikoek denbora errealean modulatzen dutelarik. Izaera generatibo horri esker, sistemak bere burua aurreikusi ezin daiteken modu batean garatu ahal izango du, exekuzio bakoitzean patroi eta testura konplexuak sortzeko elkarren artean gainjartzen diren audio-geruza soilekin. Aldi berean, aldaketa meteorologikoen erritmo geldoak espazioaren eta denboraren esperientzia kontrolatu eta lineala bermatzen ditu.

Summer Sessions 2021 egoitzan Diogo Vazek instalazio bisual murgilkor batean lan egingo du, hau ere generatiboa izango da eta denbora errealean sortutako audioak zuzenean kontrolatuko du pieza. Proiekzio ezberdinek osatuko dute lana, bakoitza soinu geruza ezberdin bati lotua. Bisitariak munduko edozein leku aukeratu ahal izango du, espazioan sartu, eta leku horretako algoritmoen interpretazioa esperimentatu, giro-soinuaz gain, ikuspegi hipnotiko eta aldakorren bidez. LAGU Tabakalerak Summer Sessions 2021 erresidentzia-programan izandako parte-hartzearen emaitza da. Summer Sessions arteari eta teknologiari buruzko nazioarteko erresidentzia-seriea da, eta Rotterdamgo V2_Lab for the unstable media-k babesten du, mundu osoko kultura-erakundeen sare batekin batera; sare horretan daude, adibidez, Seuleko Art center Nabi, Bartzelonako Hangar, Bruselako iMAL edo Shanghaiko Points center for contemporary art.