- Musika dena eta eszena: Moondog Moondog - Moondog, Stéphane Garin, Amaury Cornut, Denis Chouillet, Júlia Galego Ronda, Borja Flames | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Musika dena eta eszena: Moondog Moondog

 

«Moondog zure musikari gogokoenaren musikari gogokoenaren musikari gogokoenaren musikari gogokoena izan zen» -Frank Zappa.

 

Ensemble 0 taldeak Louis Thomas Hardin Moondogen (AEB, 1916-1999) legatua aurkezten digu. Musikaria, konpositorea, poeta eta hainbat musika-tresnaren asmatzailea izan zen, eta hainbat hamarkadatan zehar New Yorkeko Sixth Avenue etorbidean bizi izan zen. Bertan, tunika bat soinean eta bikingo-estiloko kasketa jantzita zituela ibiltzen zen. Batzuetan musika jotzen edo saltzen zuen, baina gehienetan besterik gabe zutik egoten zen, isilik. Momentu jakin batetik aurrera, Moondog pertsonaia ospetsuekin harremanetan hasi zen (adibidez, Charlie Parker, Igor Stravinsky edo Benny Goodmanekin). Zenbait urte beranduago, ordea, Philip Glass-ek edo Steve Reich-ek Moondog-en piezen balioa aitortuko dute, musika minimalistaren ideia erabat berria zen modu batean ikertzeko zuten sentsibilitateagatik.

Ensemble 0 taldeak pertsonaia berezi hori Musika dena eta eszena programan aurkezteko egindako proposamenari jarraikiz, kontzertu bat, hitzaldi bat eta, azkenik, irrati-obra bat egingo dira. Bertan, Moondogen zenbait konposizio zuzenean entzun ahal izango dugu, eta, aldi berean, musika eta bizileku gisa egokitu zitzaion mundua ulertzeko zuen ikuspuntua ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Más actividades de Musika dena eta eszena:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Moondog

Musikari eta konpositore 

Stéphane Garin

Musikari eta musikagile

Amaury Cornut

Konpositore 

Denis Chouillet

Pianista eta konpositorea