Sandra Cuesta | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Sandra Cuesta

SANDRAK itzulinguru musikaletatik abiatuta osatzen dituen abestiak aurkezten ditu. Abesti hauek, betidanik egin nahiko zukeen horretatik urrun daude: letra ugari duen pop kanta bat. Abesti horiei buruzko komiki, poster edo kartel bat egingo balu, berriro pasatuko lituzke eskuetatik eta begietatik.

SANDRA, Sandra Cuestaren proiektu musikala da. 
Bere praktika artistikoa eskulturan oinarritzen da non keinua aplikatzen duen metodologiaren faseak gardenduz agertzen diren (marrazkia, soinua, eskultura eta irudiaren arteko bitartekoak aldatuz).
Soinuari dagokionez, ,Larraitz Torresekin batera Colombina 's-en parte da. Bakarkan, hurrengoko testuinguruetan aurkeztu du bere lana: HOTSETAN (Azkuna Zentroa), Zarata Fest, Le Club Larraxkito, Ertz.
Crystal Minerekin atera du bere lehen maketa, Desmesura izenekoa.

 

"Estudiotik at. Bost urteko sorkuntza" erakusketan aurkeztutako lana

Iraganeko proiektuak