SCALA - Sound Patterns (Pauline Oliveros) - Pauline Oliveros, Vocal constructivists | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Sound Patterns (Pauline Oliveros)

by the Vocal Constructivists

 

 

Abesbatzarako pieza (3:57 minutuko iraupenarekin) hau 1961ean sortu zen, eta, horren bitartez, artistak abeslariei irakasten die abestutako testutik harago doazen soinuak nola sortu.

Sonata baten ohiko egitura dauka, eta, hortik abiatuta, piezaren sekuentziak aurkezpen estruktural bat, garapen bat eta laburbilketa bat ditu. Bertan, ahotsaren erabilera ez oso ortodoxotik sortutako askotariko soinuak aurki daitezke; dena den, soinu horiek nahiko ohikoak dira, jada, esplorazio fonetikoa oinarri duten soinu-piezetan. Une batzuetan, artistak ahotsak gordetzen duen indar dinamikoa esploratzen du; beste batzuetan, tinbreen sorta zabalarekin jolasten du. Horrez gain, txistuak, mihi-klaskak eta zurrumurruak ere badaude, eta horiek hainbat patroi sortzen dituzte, zarata zurira, musika elektronikoaren berezko testuretara edo giro-perkusiora iritsi arte.

Esker bereziak:
       Sound Patterns
       Pauline Oliveros & The Astra Choir
       SME ©️ 1961
       Permission Courtesy of The Pauline Oliveros Trust and The Ministry of Maåt
       Members ASCAP
       Abesbatza: Vocal Constructivists
       Ekoizlea: Antony Pitts
       Instalaziorako egokitzapena: Xabier Erkizia
       Entzunezko-muntaia: Telesonic

 

 

INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKEN DOKUMENTAZIOA:

Jane Alden eta Oier Etxeberriak Pauline Oliveros musikariaren ondareari buruz hitz egingo dute

  • Data: Ostirala, 2020ko abenduak 11 > Igandea, 2021ko maiatzak 9
  • Ordutegia: 10:00-21:00 Ordu erdiro
  • Lekua: Eskailera nagusia
  • Sarrera: Librea

Gonbidatuak

Pauline Oliveros

Musika elektronikoaren arloko aitzindaria, konpositorea, akordeoi-jotzailea, ikertzailea eta irakaslea