
- Urtea: 2021
Hiri laborategi baten dinamika martxan jartzen duen gauzetariko bat pertsonek interesgune jakin baten inguruan elkartzeko duten beharra da. Presa barik, helburu zehatzik gabe, ideiak, praktikak eta ezagutzak partekatzeko gogoa baino ez. Ikerketa irekia oinarri duten prozesu horiek laborategiaren aukerak hedatzen dituzte.
Taldeak sortzeko bideak asko dira. Batzuetan lantegi batek pizten du interesa, beste batzuetan topaketa batek, batzuetan eurak datoz ideiarekin, beste batzuetan Plaza proiektu baten garapena da. Guretzat talde ireki bat sortzeko proposamenak zentzua du, laborategiaren filosofiarekin koherentea den heinean. Baina taldeak ez dira betirako izaten, desagertu eta aldatu ere egiten dira, dana pertsonen eta euren momentuko interesen esku baitago.
Azken urtean, modu informalean, honako talde hauek ari dira pixkanaka forma hartzen: 3D-aren inguruan ikasten diharduen taldea, bideo-jokoen sorkuntzaren inguruan diharduena, ehungintza eta teknologiaren aukeren inguruan ikertzen ari dena, euskara bultzatzeko teknologiaren aukerak lantzen dituena, eta teknologia hezkuntzan nola erabiltzen den kuestionatzen duena.
Talde hauek guztiz autonomoak direnez, modu ezberdinetan kudeatzen dira, baina gure ideia da pixkanaka pixkanaka suertatzen diren dinamika horiek asteazken arratsaldetan batzea, horrela pertsona gehiagok talde hauekin bat egin ahal izateko.
Beraz, aitzakia bat gehiago duzu Hirikilabs-era gerturatzeko: asteazken arratsaldetan talde irekien topaketa.
Food Hack Lab
Tresna libreetatik abiatuta gastronomia-, sukaldaritza- edo nekazaritza-inguruneei irtenbideak emango dizkieten proiektuak garatzeko taldea.
Jarduerak
-
Talleres2018-07-11 > 2018-07-13
Precious Plastic
Precious Plastic kutsadura plastikoari konponbidea aurkitzeko lan egiten duen komunitate globala da eta helburu honetarako beharrezkoak diren ezagutza, teknika eta tresnak modu ireki eta doakoan partekatuz egiten dute.
Jarduerak
Data Commons Lab
Data Commons Lab Montera34rekin lankidetzan datuak aztertu eta ikustearen inguruko ekoizpen-espazio bat da.
Jarduerak
-
Talleres2018-06-12
Ehungintza taldea
Ehungintzaren inguruan esperimentatzeko asmoarekin 2017ko urtarrilaz geroztik, asteazkenetan Medialaben elkartzen den talde honek teknologiak ehungintzari eskaintzen dizkion aukera ezberdinak arakatzen ditu, hala nola, laser mozketa, 3D inprimaketa, elektronika, binilo termoitsasgarria eta bordatu digitala.
Jarduerak
-
Talleres2019-05-22 > 2019-06-05
-
Talleres2019-05-08
Astronomia hiritarra
Talde ireki hau Aranzadi Zientzia Elkartearekin Astronomia Sailarekin lankidetzan.
Jarduerak
-
Talleres2018-08-11
-
Talleres2018-08-09 > 2018-08-11
-
Ferias y encuentros2018-07-27
EHAerospace
EHAerospace espaziora ahalik eta modu sinple eta merkeenean iristea helburu duen proiektua da, neska-mutiko pobreen espazio-programa. Proiektuak espazioaren esplorazioa eskolen, unibertsitateen, enpresa txikien eta amateurren eskura ere jarri nahi du.
Jarduerak
Zinema eta teknologia
Zinemaren eta teknologiaren inguruko laborategi esperimental honen helburua da modu kritikoan hausnartzea mugimenduzko irudi eta soinuari aplikatutako teknologia analogiko zein digitalen erabilerari buruz, eta material horiek sormenez nola erabil daitezkeen proposatzea.
Jarduerak
-
Talleres2021-05-22
-
Talleres2021-03-27 > 2021-06-12
-
Talleres2021-03-20