- Ubik bisitariak. Euskal Harriaren ABD-ak - Beñat Iturrioz Pérez, Eñaut Tolosa, Mikel Alvarez Sarriegi, Jon Artola Artano, Xumar Altzugarai | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ubik bisitariak. Euskal Harriaren ABD-ak

Euskal Herriko 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko film laburrez osaturiko film kolektiboa da Euskal Harriaren ABDak.

2014ko udan euskal alfabetoko 26 hizkietako bat egokitu zitzaion bakoitzari eta hizki horretatik abiatuta film labur bat egiteko eskatu zitzaien. 7 probintzietako zinegileek, bakoitza bere aldetik lanean, 26 film laburrez osatutako film bat osatu zuten. Jarri zitzaizkien baldintza bakarrak: laburrak euskaraz grabatzea, euskal elementuetan oinarrituak egotea eta goitik behera, Euskal Herrian ekoiztuak izatea.

Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegian, laburmetrai horien selekzio bat ikusteko aukera izango dugu, baita zinemagileekin solasteko tartea ere.

Guests

Beñat Iturrioz Pérez

Katihotsak Logia Kultur Elkarteko kidea

Eñaut Tolosa

Irudiak ehizatu eta irenstera katiatuta.

Mikel Alvarez Sarriegi

A graduate in sociology and audio-visual studies, he has always dreamt of being a script-writer.

Jon Artola Artano

Sortzaile %100 amateurra

Xumar Altzugarai

Ikus-entzunezkoetan lanean

Documentación

Argazkiak

Euskal Herriaren ABD-ak

Euskal Herriaren ABD-ak