Udazkeneko erakusketak - Udazkeneko erakusketak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Udazkeneko erakusketak

Udazken honetan, bi erakusketa berri aurkeztuko ditugu Tabakaleran. Alde batetik, Filipa César artista eta zinemagilearen Kotoiaren algoritmoak  izenburua daraman bakarkako erakusketa, eta bestetik, Madrassa Kolektiboak dakarren talde erakusketa On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors. Azken hau, Tabakalerak 2017ean atera zuen komisariotza deialdiko emaitza da, hain zuzen ere. 

Bi proiektu hauek izaera kolektiboa dute amankomunean, kolektiboa bada beraien praktika artistikoaren abiapuntua eta oinarrizko metodologia. Bestalde, diskurtso postkolonialetan eta mugaz haraindiko kontakizunetan jartzen dute beraien interesgunea. 

Jarduerak