- Udazkeneko erakusketen irekiera - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Udazkeneko erakusketen irekiera

 

Ostiralean, irailak 10, arratsaldeko 19:00etan, "Zin Ex. Gorputza eta arkitektura" eta "Chris Kraus. Pelikulak lehen eta gero" erakusketen ateak zabalduko ditugu.

Bi erakusketek zinemaren eta artearen arteko lotura aztertzen dute: lehenak zinema eta bideoartea ardatz dituzten ibilbideak proposatzen ditu, eta horiekin batera beste diziplina batzuk, hala nola argazkigintza, instalazioa, pintura eta eskultura, eta abar. Bigarrenak zinemaren eta literaturaren arteko mugak aztertzen ditu Kraus bezalako ikono kultural baten lan filmiko eta literarioaren bidez.

Gainera, erakusketa hauen irekierak Irekiak Gallery Weekend izeneko ekimenari hasiera emango dio. Irailaren 10etik 12ra bitartean, Irekiak Gallery Weekend arte garaikideko erakusketa denboraldiaren irekieraren mugarri izango da. Zazpi mostra inauguratuko dira Dagge (Donostiako Arte Garaikideko Galerien Elkartea) osatzen duten sei galeriatan: Altxerri, Arteko, Arteztu. Cibrián, Ekain eta Kur, Tabakalerako bi erakusketekin batera. 

Ekimenaren baitan, gainera, Kursaaleko fatxadak Jaime de los Ríosek Medialab Tabakaleraren laborategian sortutako Crimson Waves pieza hartuko du. Instalazioak 35 minutuko iraupena du eta 20:30etik 01:00era ikusi ahal izango da irailaren 10, 11 eta 12an.