Zinema eta teknologia - Zine – specific - ZAZPI T'ERDI, David Pérez Villanueva | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Zine – specific

Lantegiak

 

 

Euritik estaltzen bazaitu, zer axola dio aterki batek edo kaputxa batek?

Intromisioak, kutsatzeak, zinematik beste mekanismo artistiko batzuekiko kontakturako joan-etorriak. Eszenarekin lotuta izango den Zine-specific-ari buruzko programa bat planteatzen dugu. Zine hibrido amaigabea. Han eta hemengo apurrak. Ikus-entzunezko dramaturgia baterako baliabideak eta intuizioak, pantailatik harago.

Hilean behin gertatuko den lau lantegi-saiotan banatuta egongo den programa honek, ikus-entzunezko ekintza eszeniko bat sortzeko dinamikak baliatuko ditu. Eraikinean ditugun baliabideak nahastuz (gorputza, testua, gailu analogikoak eta digitalak, soinuak, irudiak eta espazioak) Zine-specific bat sortzea da helburua. Zuzeneko bideo-emisioa erabiliz, espazioak arakatuko ditugu, gure dramaturgia artikulatuko duten akzioak-instalazioak-emisio txikiak bilatuz.

Zuzenekoaren zirrara, esposizio fisikoa eta berehalakotasunaren arriskua.Gailuak, ausentziaren ideia, presentziak, ikusgaia eta ikusezina dena agerian uzten saiatuko gara. Gorputzen ikusgarritasun horrek espazio desberdinetan eskaintzen dituen aukera performatiko eta koreografikoak aztertzea, bai gorputz/materialei dagokienez (grabatzeko, emititzeko edo proiektatzeko makinak), bai euskarri horiekin eta igorritako eta proiektatutako irudiekin elkarreragiten duten gorputz/pertsonei dagokienez ere.

 

1. saioa -- Martxoak 27, 10:00-14:00 -- Ikusi, mintzatu, aktibatu

Sarrera teorikoa izango den lehen saio honetan, gustoko ditugun pertsonen praktika horietara hurbilduko gara, eta, ondoren, hurrengo saioetan, Tabakalerako eraikinerako pentsatutako dramaturgia bat sortuko dugu. Saioaren helburua zine-specific ekintza posible baterako ideietara lehen hurbilketa bat egitea eta hauen bateratzea izango da.

2. saioa -- Apirilak 17, 10:00-14:00 -- Presentzia, gorputza eta objektuak

Bigarren saioa gorputzaren eta materialen ingurukoa izango da. Saioa David Pérez Villanueva koreografo eta dantzariak gidatuko du. Errealitateari begiratzeko leku asko daude; gorputzetik abiatuta, zein leku imajina ditzakegu?

Saio honen bigarren zatian Zazpi T'erdirekin azken ekintzarako izango ditugun ikus-entzunezko materialak (proiektoreak, etab.) ikusi eta probatuko ditugu.

3. saioa -- Maiatzak 29, 10:00-14:00 -- Dramaturgia

Gidoia eta ekintzak. Espazioak diseinatzea eta materialak antolatzea. Ekintza-plana, koreografia eta entseguak.

4. saioa -- Ekainak 12, 10:00-14:00 -- Eszenaratzea 

Aurreko saioetan sortutakoarekin zine specific ekitaldi bat egingo dugu zuzenean.

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.