Zinema eta teknologia - Zinema eta teknologia - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Zinema eta teknologia

Teknologiak zineman duen sormenezko erabilera ikertzeko talde irekia

Zinemaren eta teknologiaren inguruko laborategi esperimental honen helburua da modu kritikoan hausnartzea mugimenduzko irudi eta soinuari aplikatutako teknologia analogiko zein digitalen erabilerari buruz, eta material horiek sormenez nola erabil daitezkeen proposatzea.

Trantsizio teknologiko betean gaude gaur egun: oraindik ere metodo analogikoak erabiltzen dira, hala edukien erregistroan nola difusioan, arlo digitala ezarri duen 3.0 iraultza gertatzen ari den bitartean. Ez dugu teknologia berri –eta zahar‑ horien erabiltzaile pasibo izan behar, baizik eta hausnartu behar dugu nola grabatzen dugun, zerekin, zergatik, zertarako eta norentzat. Lantalde honek mahai gainean jarriko ditu kontu horiek guztiak, eta gaur egungo garai teknologikoari aurre egiteko sormenezko moduak aktibatuko ditu.

 

Zinema interesatzen zaion edonork, hala zinemagileek nola ikasleek, edota ingeniariek eta maker-ek, zabalik dituzte zinemaren eta teknologiaren inguruko talde honen ateak. Lantaldea 2018ko urriaren 6an hasi zen elkartzen Hirikilabsen Unai Ruizek koordinatuta (Elías Querejeta Zine Eskolako ikaslea). Proiektu hau Elías Querejeta Zine Eskolaren laguntzarekin garatzen da. Parte hartu edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, taldearekin harremanetan jar zaitezke medialab@tabakalera.eus helbidera idatzita.

LAGUNTZAILEA:

 

BABESLEA:

Resultado de imagen de zine eskola

Jarduerak

  • Lantegiak
    2021-05-22 - 10:30-17:30

    Bisualak eta soinu organikoa sortuko ditugu 3Dn, 16 mm-ko pelikula eta sintetizadoreak erabiliz.

    Lekua: - Medialab

    + Info

  • Lantegiak
    2021-03-27 > 2021-06-12 - 10:00-14:00

    Intromisioak, kutsatzeak, zinematik beste mekanismo artistiko batzuekiko kontakturako joan-etorriak. Eszenarekin lotuta izango den Zine-specific-ari buruzko programa bat planteatzen dugu.

    Lekua: - Medialab

    + Info

  • Lantegiak
    2021-03-20 - 10:00-17:00

    Realizaremos un filme sonoro colectivo, cine imaginario sin pantalla ni película.

    Lekua: - Medialab

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2020-03-14 - 11:00-14:00

    Tailer esperimental eta praktiko honetan Zinema hedatuaren inguruko testuinguru zinematografiko batean erabili ahal izango diren teknikak eta teknologiak uztartuko dira.

    Lekua: - Hirikilabs

    + Info

  • Azokak eta topaketak
    2020-02-22 - 11:00-17:00

    Tailer esperimental eta praktiko honetan Zinema hedatuaren inguruko testuinguru zinematografiko batean erabili ahal izango diren teknikak eta teknologiak uztartuko dira.

    Lekua: - Hirikilabs

    + Info

  • Lantegiak
    2019-10-05 > 2019-11-23 - 11:00

    El grupo de trabajo de Cine y Tecnología plantea seguir trabajando entre la línea de lo análogico y lo digital. En la era digital de hoy, una de las herramientas fundamentales es el escaner para la digitalización de películas análogicas. 

    Lekua: - Hirikilabs

    + Info