Zinema eta teknologia - Zinema eta teknologia esperimentuak: Zinema hedatua II - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Zinema eta teknologia esperimentuak: Zinema hedatua II

9 evening: Theater and Engineering, 1966an hainbat artista eta ingeniariren arteko elkarlanean, Bell laborategietan egindako performance eta esperimentuak abiapuntutzat hartuta, Zinema eta teknologia, esperimentuen helburua sormen testuinguru bat sortzea da. Bertan, testuinguru zinematografiko batean erabili ahal izango diren sormenezko teknikak eta teknologiak uztartuko dira. Kasu honetan gai nagusia Zinema Hedatua izango da.

Kasu honetan, ikastaroak zinemaren hainbat arlotan lan egiten duten kolektiboak , Hirikilabseko Zinema eta Teknologia lantaldean ari diren partaideak, sortzaileak, eta erabiltzaileak elkartu nahi ditu,tailer trinkoen programa baten inguruan ikus-entzunezko praktika kolaboratiboak sortu eta zinema hedatuko proiektu bat garatzeko helburuarekin. 

Lantegi intentsiboen programa honek segidako lantegi programa gisa funtzionatuko du, horietako bakoitzerako izen-ematea independentea egin beharko delarik, baina aldi berean, programa osoari jarraituz, zinema hedatuaren testuinguruan ikus-entzunezko pieza bat sortzeko beharrezkoak diren nozioak jaso ahal izango dira. Lantegi programarekin batera, Zinema eta teknologia taldeak biltzen jarraituko du, 2021eko udaren amaieran zabaldu ahal izango den pieza kolektibo bat sortzeko.

Zinema hedatua kontzeptua media art laneatn eta zine arlertatiboaren ikuspegi historikoan aditua den Gene Youngbloodek sortu zuen. Expanded cinema (1970) liburuan, hedapen teknologikoak, zinema barne, ikuslearen pertzepzioan eta kontzientzian eta zineman bertan eragin ditzakeen aldaketak adierazi zituen. Zinemari lotutako esperientzia da, eta filmen proiekzioek edo horien inguruko ekintzek, filmen inguruan esperientzia berri bat sortzen laguntzen dute.

 

Saio bakoitzean independeteki izena eman behar da.

 

Martxoak 20 -- Larruetan. Zinema hedatuaren lantegia. Zine_LabMaite Alonso & Unai Ruiz 

Martxoak 27 -- Zine – specific. 1.saioa. Ikusi, mintzatu, aktibatu. Zazpi t'erdi 

Apirilak 17 -- Zine – specific. 2. saioa. Materiala eta teknika. Zazpi t'erdi 

Maiatzak 22 -- Soinu-konposta. Zine_LabMaite Alonso & Unai Ruiz 

Maiatzak 29 -- Zine – specific.  3. saioa. Dramaturgia. Zazpi t'erdi 

Ekainak 12 -- Zine – specific.  4. saioa. Eszena. Zazpi t'erdi 

 

 

 

 

Babeslea

Laguntzailea

Zinema eta teknologia

Teknologiak zineman duen sormenezko erabilera ikertzeko talde irekia

  • Data: Larunbata, 2021ko martxoak 20 > Larunbata, 2021ko ekainak 12
  • Ordutegia: 10:00 - 14:00
  • Lekua: Medialab
  • Hizkuntza: ES
  • Sarrera: Izen ematea
Cine y tecnología, experimentos: Cine expandido:

Jarduerak