- Zinemaraaaa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Zinemaraaaa

Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat zine saioak

 

Tabakalerako Zinema-aretoak ateak irekiko ditu Bigarren Hezkuntzako taldeekin etortzeko aukera eskainiz. 

Tomboy eta Tódalas mulleres que coñezo izango dira proiektatuko diren filmak eta hauek abiapuntu izanda eskolan lan egiteko zenbait baliabide eskaintzea da asmoa.

Aurkeztuko diren filmak zenbait irakasle, Elías Querejeta Zine Eskolako ikasle eta Tabakalerakolan taldeak elkarrekin egindako lan prozesu batetik sortutako proposamenak dira. Prozesu honen baitan, lehen eta biharren hezkuntzako irakasleak gonbidatu ziren elkarrekin beraien eskola saioetan landu nahi zituzten ikus-entzunezko edukiak diseinatzeko. Aukeraketa honetan kontuan hartu dira zenbait irizpide: curriculum edukiak, ikasleen interesa eta ikuspegi zinematografikoa.

Hasitako prozesuari jarraipena emanez, filmak proiektatzeaz gain, ikus-entzunezkoek hezkuntza prozesuetan izan ditzaketen aukeren inguruan elkarrekin pentsatu eta tresnak diseinatzeko proposamena luzatu nahi da.

 

Datak:

Martxoak 17 edo 18: Tomboy 82´

 

TOMBOY

CÉLINE SCIAMMA, FRANTZIA, 2011,

82’ DCP, JB FR, AZP. EUS

Familia frantziar bat auzune berri batera aldatu da udako oporraldian euren bi alabekin, 10 urteko Laure (Zoe Heran) eta 6 urteko Jeanne (Malonn Levana). Jean Seberg bezala ilea moztuta eta mutiko jokamoldearekin Laurek mutila dela, Mikael, sinestarazi die auzuneko lagun berriei. Uda jolasean igarotzen ari dira eta lagun berria, Lisa (Jeanne Disson) maitemindu egingo da berarekin. Mikael eta Lisaren arteko harremana gero eta estuagoa da eta nerabeen arteko amodio-istorioa sortuko da. Gurasoen etxean eta ahizpa gaztearekin Laure da, eta kalean, lagun berriekin eta neskalagunarekin, Mikael. Zoritxarrez gezurra ezin da betiko gorde eta gauzak aldatzen hasiko dira. Bi aste falta dira eskolara bueltatzeko. Laure eta bere gurasoek errealitatea eta bere ondorioak onartzen ikasi beharko dute.

 

Ekainak 16 edo 17: Tódas la mulleres que coñozco 71´

 

TÓDALAS MULLERES QUE COÑEZO

XIANA DO TEIXEIRO, ESPAINIA, 2018,

71’ DCP JB GALIZIERA-EN-ES, AZP. ES

Pertsonaletik politikora, hainbat emakumeren bizipenek agerian uzten dute zenbateraino den maskulinoa eta bortitza kalea gaur egun. Lagunekin, kideekin eta Bigarren Hezkuntzako ikasleekin izandako hiru elkarrizketa esanguratsuen bidez, zuzendariak beldurra sustatuko ez duen beldurraren inguruko diskurtsoa egituratzeko saiakera egin du; bortitza izango ez den indarkeriari buruzko diskurtsoa. Zinema zuzena eta horizontala, autokritika eta kontakizunaren haustura. Sonoritate unibertsalari buruzko historia.

 

Norentzat: Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako ikasle taldeak (beste adin batzuentzako, galdetu).

Izen-ematea: Proiekzioan parte hartzeko idatzi mezu bat hezkuntza@tabakalera.eus helbidera, etorriko diren pertsona kopurua eta taldearen profilak jakinaraziz. 

 

Azpitituluak: