{"componentChunkName":"component---src-templates-tbknoticias-js","path":"/eu/batuz-trebatu-aurtengo-liburutegien-eguneko-leloa","result":{"data":{"page":{"internal":{"type":"node__tbk_noticias"},"title":"Batuz trebatu, aurtengo Liburutegien Eguneko leloa","descripcionLarga":{"processed":"<p dir=\"ltr\">Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak elkarrekin ospatuko dute, beste behin, 2026ko Liburutegien Eguna. Aurtengo leloa Batuz trebatu izango da, elkarlanak daukan indarra eta eraginkortasuna erdigunera ekartzeko asmoz.
<p dir=\"ltr\">Antolatutako jarduera eta saioek saretzearen garrantzia azpimarratzea izango dute helburu. Harremanak eraikiz eta sakonduz lortu daitezkeen onurak aztertuko dira, liburutegien artean ere lotura horiek hobetzea posible dela sinistuta. Izan ere, aurreko urteetan liburutegietan sortzen diren harremanek daukaten garrantzia azpimarratu bazen, aurten liburutegi eta liburuzainen artekoak bizitu eta sendotzeko estrategiak landu nahi  dituzte.
<p dir=\"ltr\">2026ko Liburutegien Egunaren ekitaldi zentrala urriaren 27an egingo da Tabakalerako 1 aretoan. Profesionalei zuzendutako saioa izango da, alderdi teorikoa eta praktikoa uztartuko dituena. Goiza Bartzelonako liburutegi-sarearen gerentea den Ferran Burguillos-en hizketaldiarekin hasiko da. Bartzelonako Udal Liburutegien Sarea 236 liburutegik eta 13 bibliobusek osatzen dute. Horiek modu koordinatuan eta zerbitzuen eta kalitatearen estandar berberekin lan egiten dute, Bartzelonako probintziako herritar guztiek kulturarako sarbide bera izatea jomuga gisa hartuta. Burguillosek liburutegien sare profesionalek izan beharko luketen balioa azpimarratuko du bere hitzaldian. 
<p dir=\"ltr\">Ondoren, João de Sousa Guerreiro liburuzain adituaren gidaritzapean, sare horiek aktibatzeko tresnak sortzeko saioa antolatu dute, hausnarketatik praktikara igaroz. De Sousa Guerreiro ibilbide luzeko liburuzaina da, prestakuntzan ere jarduten dena. Herritarren parte-hartzean eta liburutegien eta komunitateen arteko loturari buruz duen ikuspegiagatik da ezaguna. 2018an, \"Bibliotecas ciudadanas: Espacios de desarrollo y participación\" liburua argitaratu zuen, María Ramona Domínguez Sanjurjorekin elkarlanean.
<p dir=\"ltr\">Aipatutako ekitaldiaz gain, udazkenero moduan, hainbat jarduera osagarri antolatu dira Liburutegien Egunaren harira:
<p dir=\"ltr\">- Urriak 20, asteartea, 19:00. 
Luna Miguel idazlearekin solasaldia, Incensurable liburuaren inguruan. Liburutegi Nagusia (San Jeronimo kaleko aretoa)
<p dir=\"ltr\">- Urriak 24, larunbata, 12:00 
Musika liburutegietan. Mikrokontzertuak liburu artean. 
- Sergio Muñoz. Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder). 
- Michael Tag. Okendo Kultur Etxeko Liburutegian.
<p dir=\"ltr\">- Urriak 25, igandea, 19:00.  
Zine proiekzioa, Tabakaleran. La estrategia del caracol (Sergio Cabrera, 1993).
"},"path":{"alias":"/batuz-trebatu-aurtengo-liburutegien-eguneko-leloa","langcode":"eu"},"fecha":"2026-10-13","relationships":{"categoria":[],"media":[{"internal":{"type":"media__image"},"relationships":{"imgSrc":{"uri":{"url":"/sites/default/files/2026-09/liburutegien_eguna_web_general_2026_1920x1080px.jpg"},"sizes":[{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_1920/public/2026-09/liburutegien_eguna_web_general_2026_1920x1080px.jpg?itok=yENlt4Kw","l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_31360/public/2026-09/liburutegien_eguna_web_general_2026_1920x1080px.jpg?itok=Mibt3oCT","m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2026-09/liburutegien_eguna_web_general_2026_1920x1080px.jpg?itok=3jkeA_ex","rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_769/public/2026-09/liburutegien_eguna_web_general_2026_1920x1080px.jpg?itok=hpeaQaL7","s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_large/public/2026-09/liburutegien_eguna_web_general_2026_1920x1080px.jpg?itok=q7FOO0lN","rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_small/public/2026-09/liburutegien_eguna_web_general_2026_1920x1080px.jpg?itok=g_gq1Nxx"}]}},"imgMetas":{"alt":""}}]}}},"pageContext":{"id":"89976908-1e70-5869-ba01-8c96b4372c55","nodeId":14171,"langcode":"eu","nodeMetadata":{"title":"Batuz trebatu, aurtengo Liburutegien Eguneko leloa | Tabakalera","robots":"index, follow","description":"Elkarlanak daukan indarra eta eraginkortasuna erdigunera ekarriko dute Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak, Medialab Tabakalerak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak."},"publicoTid":0,"publico2Tid":0,"yesterday":"2026-10-13","today":"2026-10-14"}},"staticQueryHashes":["1409045280","1472977592","1549843337","1600800028","1852898869","2684269349","2736526504","3122408510","3305536543","3493939040","3649515864","4040268713","63159454","847920557"]}