{"componentChunkName":"component---src-templates-tbknoticias-js","path":"/eu/claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua","result":{"data":{"page":{"internal":{"type":"node__tbk_noticias"},"title":"Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua","descripcionLarga":{"processed":"<p dir=\"ltr\">Claudix Vanesixek, Tabakalerako artista egoiliarra eta 2025eko IMMATERIAL jaialdiko parte-hartzailea izan zenak, Ohorezko Aipamena jaso du Ars Electronica 2026 sarietan, Interactive Art+ kategorian, Tabakaleran garatu eta sustatutako <a href=\"https://archive.aec.at/prix/319506/\">XENOCENE: A Manifesto in Motion lanagatik. Nazioartean erreferentzia nagusietako bat dira garaikur horiek artearen eta teknologiaren eremuan jarduten diren sortzaileentzat.  
<p dir=\"ltr\">Xenocene: A Manifesto in Motion giza gorputzaren, adimen artifizialaren eta bizitza modu ez gizatiarren arteko harremanak aztertzen dituen performance bat da. Claudix Vanesixek, bere gorputzaren eta IA bidezko irudi-sorgailu baten bidez, identitate aldakorrak sortzen ditu eta bestelako pertzepzio eta existentzia forma batzuen inguruan egiten du gogoeta. Obrak munduaren ikuskera antropozentrikoa eta berau, mundua, gizakiaren nagusitasunetik interpretatzea zalantzan jartzen ditu. Halaber, bioingeniaritza, kolonizazio espaziala eta adimen artifiziala bezalako teknologiei buruzko hausnarketa kritikoa mahaigaineratzen du.
<p dir=\"ltr\">Bigarren aldia da nazioartean aski ezaguna den jaialdia honek Tabakaleran garatu eta sustatutako proiektuak saritzen dituena. 2025ean, <a href=\"https://www.tabakalera.eus/eu/marina-otero-verzier/\">Marina Otero Verzier arkitekto eta ikertzailearen <a href=\"https://www.tabakalera.eus/eu/nortzuk-gara/tabakaleran-sortua/compost-computacional\">Compost computacional instalazioak, Tabakalerak eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) lankidetzan ekoitzia, Aipamen Berezia jaso zuen S+T+ARTS 2025 sarietan. Europako Batzordeak sustatutako sari horiek artea, zientzia eta teknologia uztartzen dituzten proposamen berritzaileenei aitortza egitea dute helburu.
<p dir=\"ltr\">Veneziako Biennalean beste sari bat
<p dir=\"ltr\">Claudix Vanesixek <a href=\"https://www.labiennale.org/en/news/biennale-college-%E2%80%93-blend-2025-26-winning-project-pilot-edition\">Biennale College – Blend programako Proiektu Onenaren Saria ere jaso du. La Biennale di Veneziaren ekimen berri hau diziplina jakin batera mugatzen ez diren obrak sortzen dituzten artistei zuzenduta dago. 
<p dir=\"ltr\">Claudix Vanesix eta Cristina Soto Arias artistek aurkeztutako The 3 Bitcoin Opera proiektu irabazleak Brechten «Hiru zentimoko opera» berrinterpretatzen du, botere algoritmikoak, adimen artifizialak, gerra-ekonomiek eta kolapso ekologikoak markatutako mundu garaikide batetik abiatuta. 
<p dir=\"ltr\">Aintzatespen hauek indartu egiten dute Tabakalerak artisten sorkuntzarako, bidelaguntzarako eta haien lana ikusgarri egiteko espazio gisa duen konpromisoa, esperimentazioa, ikerketa eta praktika artistiko garaikideen garapena sustatzen dituzten programen bitartez. 
<p dir=\"ltr\">Claudix Vanesixi buruz
<p dir=\"ltr\">Claudix Vanesix performance, Errealitate Hedatuak eta Adimen Artifiziala lantzen dituen artista da. Bizitza sozial digitalean sexismoa eta arrazakeria desafiatzen ditu bere lanak, eta mundu fisikoan duen eraginari buruz hausnartzen du. 2025ean, artista egoiliarra izan zen Tabakalerako Artisten Gunean eta bertan landu zuen  <a href=\"https://www.tabakalera.eus/eu/gan-generative-adversarial-nuisance-claudix-vanesix/\">GAN: Generative Adversarial Nuisance proiektua. Urte berean<a href=\"https://www.tabakalera.eus/eu/immaterial-2025-jaialdia/\"> IMMATERIAL festibalean ere parte hartu zuen.
<p dir=\"ltr\">Performance eta Errealitate Birtualeko artea sortzen ditu, teknologia berriak eta antzinako tradizioak nahastean ekidinezintasun teknologikoaren narratiba desafiatzen duena. 
"},"path":{"alias":"/claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua","langcode":"eu"},"fecha":"2026-09-10","relationships":{"categoria":[],"media":[{"internal":{"type":"media__image"},"relationships":{"imgSrc":{"uri":{"url":"/sites/default/files/2026-09/20250607_immaterial-xenorealidad_02.jpg"},"sizes":[{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_1920/public/2026-09/20250607_immaterial-xenorealidad_02.jpg?itok=RK3cuyZF","l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_31360/public/2026-09/20250607_immaterial-xenorealidad_02.jpg?itok=um-O6pF6","m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2026-09/20250607_immaterial-xenorealidad_02.jpg?itok=8XWUWzXh","rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_769/public/2026-09/20250607_immaterial-xenorealidad_02.jpg?itok=mWWax8i2","s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_large/public/2026-09/20250607_immaterial-xenorealidad_02.jpg?itok=GVaElpNN","rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_small/public/2026-09/20250607_immaterial-xenorealidad_02.jpg?itok=tCF2pbZx"}]}},"imgMetas":{"alt":""}}]}}},"pageContext":{"id":"9f4fdb7b-e9c3-502f-a778-e2fd8d74980d","nodeId":14048,"langcode":"eu","nodeMetadata":null,"publicoTid":0,"publico2Tid":0,"yesterday":"2026-09-09","today":"2026-09-10"}},"staticQueryHashes":["1409045280","1472977592","1549843337","1600800028","1852898869","2684269349","2736526504","3122408510","3305536543","3493939040","3649515864","4040268713","63159454","847920557"]}