{"componentChunkName":"component---src-templates-tbkautores-js","path":"/eu/francis-pisani","result":{"data":{"page":{"id":14076,"title":"Francis Pisani","descripcion":{"processed":"
Kazetaria lanbidez eta pasioz, eta jakin-min aseezinak bultzatuta, Pisanik 1968an abiatu zuen bere ibilbidea, Saigonen (Teteko Ofentsiba), Parisen (Maiatza), Pragan (sobietarren inbasioa) eta Alabaman (presidentetzarako hauteskundeak) gertatzen ari zenaren berri emanez.

Ia 60 urteko ibilbidean, Kubako, Erdialdeko Amerikako eta Portugalgo iraultzen berri eman du, eta Iranen ere erreportaje labur bat egin zuen Khomeini aiatola itzuli baino lehentxeago. 15 urtez Mexikon bizi izan zen, eta berak «Urakanen Arroa» deitu zion eremuaren berri eman zuen: AEBetako hegoaldea, Karibea, Hego Amerikako iparraldea eta Erdialdeko Amerika.

Beti interesatu izan zaio gehiago etorkizuna iragana baino. Izan ere, ez du galdu nahi dutenek jende gehiagorentzako mundu hobe bat eraikitzen lagun dezaketelako itxaropena. Politika konbentzionalaren berri ematen urteak eman ondoren, Berkeleyra (Kalifornia) joan zen bizitzera, Silicon Valleytik oso gertu, eta 15 urte eman zituen bertan. Ondoren, berrikuntza aztertzeko munduan barrena bidaia luze bati ekin zion, 30 herrialde eta 50 hiri baino gehiagotara eraman zuena.

Geroago, mundu mailako hiri-fenomenoarekiko interesa piztu zitzaion, baita datapolis eta participolis delakoen artean nabigatzeko erronkarekiko ere; hau da, hiri adimendunen eta herritarren parte-hartzearen arteko harremanarekiko, biak ala biak ezinbestekoak baitira.

Berriki, Parisera itzulita, adimen artifiziala ulertzen eta haren ondorio sozial eta politikoak azaltzen jardun du. Bere ibilbideak hartzen duen norabide berri bakoitzaren hasieran erraz liluratzen bada ere, hurrengo bideari ekiterako ikuspegi ez hain idealista izan ohi du. Hala ere, bere uste sendoak bere horretan dirau: etorkizuna ulertzea —gaur egun dagoeneko hemen den etorkizuna, leku guztietara neurri berean iritsi ez bada ere— ezinbestekoa da mundu hobe bat eraikitzeko.

Baldintza batekin: gaur egun zailtasunez bizi garen mundua eraikitzera eraman gintuen pentsamoldetik bestelako modu batean pentsatzea.
"},"cargo":"Kazetaria","path":{"alias":"/francis-pisani","langcode":"eu"},"relationships":{"creaciones":[],"proyectos":[],"relacionadoContenido":[],"eventos":[],"media":{"internal":{"type":"media__image"},"relationships":{"imgSrc":{"uri":{"url":"/sites/default/files/2026-09/francis_pisani_deg231202.jpg"},"sizes":[{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_1920/public/2026-09/francis_pisani_deg231202.jpg?itok=udE2WMIF","l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_31360/public/2026-09/francis_pisani_deg231202.jpg?itok=60lI50pc","m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2026-09/francis_pisani_deg231202.jpg?itok=iRf6pn22","rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_769/public/2026-09/francis_pisani_deg231202.jpg?itok=uda-pyNA","s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_large/public/2026-09/francis_pisani_deg231202.jpg?itok=2mfG8IWK","rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_small/public/2026-09/francis_pisani_deg231202.jpg?itok=hNXoAUiW"}]}},"imgMetas":{"alt":""}}}}},"pageContext":{"id":"f57beb78-dbde-5658-9616-2d15351f9b71","nodeId":14076,"langcode":"eu","nodeMetadata":{"title":"Francis Pisani | Tabakalera","description":"Kazetaria lanbidez eta pasioz, eta jakin-min aseezinak bultzatuta, Pisanik 1968an abiatu zuen bere ibilbidea, Saigonen (Teteko Ofentsiba), Parisen (Maiatza), Pragan (sobietarren inbasioa) eta Alabaman (presidentetzarako hauteskundeak) gertatzen ari zenaren berri emanez.Ia 60 urteko ibilbidean, Kubako, Erdialdeko Amerikako eta Portugalgo iraultzen berri eman du, eta Iranen ere erreportaje labur bat egin zuen Khomeini aiatola itzuli baino lehentxeago. 15 urtez Mexikon bizi izan zen, eta berak «Urakanen Arroa» deitu zion eremuaren berri eman zuen: AEBetako hegoaldea, Karibea, Hego Amerikako iparraldea eta Erdialdeko Amerika.Beti interesatu izan zaio gehiago etorkizuna iragana baino. Izan ere, ez du galdu nahi dutenek jende gehiagorentzako mundu hobe bat eraikitzen lagun dezaketelako itxaropena. Politika konbentzionalaren berri ematen urteak eman ondoren, Berkeleyra (Kalifornia) joan zen bizitzera, Silicon Valleytik oso gertu, eta 15 urte eman zituen bertan. Ondoren, berrikuntza aztertzeko munduan barrena bidaia luze bati ekin zion, 30 herrialde eta 50 hiri baino gehiagotara eraman zuena.Geroago, mundu mailako hiri-fenomenoarekiko interesa piztu zitzaion, baita datapolis eta participolis delakoen artean nabigatzeko erronkarekiko ere; hau da, hiri adimendunen eta herritarren parte-hartzearen arteko harremanarekiko, biak ala biak ezinbestekoak baitira.Berriki, Parisera itzulita, adimen artifiziala ulertzen eta haren ondorio sozial eta politikoak azaltzen jardun du. Bere ibilbideak hartzen duen norabide berri bakoitzaren hasieran erraz liluratzen bada ere, hurrengo bideari ekiterako ikuspegi ez hain idealista izan ohi du. Hala ere, bere uste sendoak bere horretan dirau: etorkizuna ulertzea —gaur egun dagoeneko hemen den etorkizuna, leku guztietara neurri berean iritsi ez bada ere— ezinbestekoa da mundu hobe bat eraikitzeko.Baldintza batekin: gaur egun zailtasunez bizi garen mundua eraikitzera eraman gintuen pentsamoldetik bestelako modu batean pentsatzea."},"publicoTid":0,"publico2Tid":0,"yesterday":"2026-09-21","today":"2026-09-22"}},"staticQueryHashes":["1409045280","1472977592","1549843337","1600800028","1852898869","2684269349","2736526504","3122408510","3305536543","3493939040","3649515864","4040268713","63159454","847920557"]}