{"componentChunkName":"component---src-templates-tbknoticias-js","path":"/eu/nestek-askotariko-formatako-14-film-labur-proposatzen-ditu-hainbat-gai-jorratzen-dituztenak-lotura","result":{"data":{"page":{"internal":{"type":"node__tbk_noticias"},"title":"Nestek askotariko formatako 14 film labur proposatzen ditu, hainbat gai jorratzen dituztenak: lotura afektiboak eta familiarrak, ahanztura, birgizarteratzea, indarkeria matxista, besteren artean","descripcionLarga":{"processed":"
Guztira 14 film labur izango dira Tabakalera Zine eta Ikus-entzunezko laborategia-Nest Saria irabazteko hautagaiak. Hautatutako obrek giza esperientzia eta gatazken zeharreko ibilbide bat proposatzen dute: gurasoen eta seme-alaben arteko lotura, lotura afektiboak eta halako harremanek gure nortasunean uzten dituzten aztarnak. Askotariko proposamen formalen medioz kontatuak (esaterako, saiakera, fikzioa edo ez-fikzioa) istorio batzuek oroimenaren eta ahanzturaren, edo tradizioaren eta aurrerabidearen arteko dualtasuna islatzen dute; beste batzuek, berriz, desioa pizteari edo norberaren identitatearen deskubrimenduari lotutako bizipenetan ipintzen dute arreta; beste lan batzuek, bestalde, birgizarteratzearen gogortasuna edo indarkeria matxistaren krudelkeria irudikatzen dute.

Mundu osoko zinema-eskoletan hizkuntza zinematografikoa nola lantzen den testatzeko aukera ematen duen sail bat bihurtu da urteak igaro ahala Nest, lagungarria izanik proiektuak zabaltzeko; halaber, topagune gisa eratzen da, begirada berriak eta kontatzeko beste modu batzuk elkartzen dituena. Izan ere, edizio honetan 61 herrialdetako 232 eskolatako 503 proposamen jaso dira guztira. Datu horiek marka berri bat dira Donostia Zinemaldiko zinema-ikasleen nazioarteko topaketaren historian. Topaketaren hogeita bosgarren edizioan, hala, Alemania, Austria, Txina, Danimarka, Espainia, Indonesia, Japonia, Mexiko, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Dominikar Errepublika eta Suitzako eskoletako lanak hautatu dira.

Gazte askorentzat euren ibilbidearen abiapuntua da, bai eta lehen harremana ere ikus-entzuleekin eta zinema-industriarekin. Izan ere, saila sortu zenez geroztik (2002) mila zinemagilek baino gehiagok hartu dute parte topaketan, eta horietako batzuen kasuan (hala nola Leonardo van Dijl, Oren Gerner, Raven Jackson, Isabel Lamberti, Léa Mysius, Jeronimo Quevedo, Kiro Russo eta Laura Wandel), geroago nola Donostian hala nazioarteko zirkuituko beste jaialdi ospetsu batzuetan estreinatu dituzte euren hurrengo lanak. Horren adibide argi gisa, Diego Céspedesen La misteriosa mirada del flamenco / The Mysterious Gaze of the Flamingo filma Horizontes Latinos sailean programatu zen eta Cannesko Un Certain Regard saria irabazi zuen, eta Jaume Claret Muxarten Estrany riu, berriz, Veneziako Orizzonti sailean estreinatu zen, Zabaltegi-Tabakaleran parte hartu aurretik.

Izan ere, bere garaian Nesten euren film laburrekin lehiatu ziren zinemagileek beren film luzeekin parte hartuko dute Zinemaldiaren 74. edizioko hainbat sailetan. Esate baterako, Javier Ruiz Calderak, Nesteko lehen edizioan Treitum (2002) film laburra aurkeztu ondoren, aurten Sail Ofizialean lehiatuko da 5 minutos más / 5 more minutes filmarekin. New Directors sailari gagozkiola, Tatjana Moutchnik eta Thomas Woodroffe izango ditugu Sieben Tage Februar / February, Seven Days eta Bloque erráticos / Erratics filmekin, hurrenez hurren, Nestetik igaro ondoren, Mouthcnik Der letzte Kuss / The Last Kissekin (2014) eta Woodroffe Fiebre Austral / Austral Fever lanarekin (2019). Horizontes Latinosen, bestalde, Fernando Eimbckeren Moscas / Flies filma dago (Nesten 2008ko edizioan No todo es permanente film laburra erakutsi zuen mexikarrak). Azkenik, Bojina Panayotova Zabaltegi-Tabakaleran lehiatuko da aurten With Love and Rage lanarekin, Nesten izan ondoren À domicilerekin.

Sail hau, horrenbestez, etorkizuneko zinemarako leihoa da, baita Zinemaldiak zinemagileei garapen-fase guztietan laguntza integrala emateko sistema sostengatzeko baliatzen duen funtsezko beste elementu bat ere: prestakuntza jasotzen dute Elías Querejeta Zine Eskolaren (EQZE) bidez; proiektuak gara ditzakete Ikusmira Berriak programari esker; film laburrak lehiaketa ofizialean estreinatzeko plataforma gisa erabil dezakete Nest; eta, azkenik, beren film luzeak Zinemaldian bertan erakusteko aukera dute.

Entzuteko, ikasteko eta bateratzeko bost egun

Topaketa Zinemaldiaren 74. edizioan egingo da, irailaren 21etik (astelehena) 25era (ostirala) bitartean. Bost egunean, horrela, hautatutako hamalau pertsonek beren lanak aurkeztuko dituzte, zinemagileen elkarrizketetara joango dira eta industriako profesionalekin elkartzeko aukera izango dute. Haututako lan guztien artean, aukeratutako eskoletako ikaslez osatutako epaimahai batek —zinemako profesional bat buru dela—, Tabakalera Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategia-Nest saria emango du, 10.000 eurokoa film labur irabazlearen zuzendariarentzat.

Sari berriak Tabakalerak sorkuntzaren eta zinemagile belaunaldi berrien aldeko babesarekin eta laguntzarekin duen konpromisoa indartzen du, eta, Donostia Zinemaldiaren esparruan, zentroak urte osoan zehar Zinema eta Ikus-entzunezko Laborategiaren bidez egiten duen lanari jarraipena ematen dio.

Era berean, bigarren urtez jarraian, eta aurreko edizioan lortutako arrakastaren ondoren, SFC | Rendez-vous Industryk —Cannesko Zinema-jaialdiak antolatutako film laburretarako foro profesionalak— aukera emango die Nesten hautatutako zinemagileei beren filmak merkatu komisionatuaren katalogoan doan inskribatzeko eta 2027ko maiatzaren 16tik 19ra Cannesko Short Film Corner ekimenean egingo diren industria-ekitaldietan parte hartzeko.

Ohi bezala, ikasleen topaketak dirauen bitartean etengabe emango dira Medialab Tabakalerako Estudioan Nesten historian saritutako film labur guztiak. Sarrera doakoa da.
"},"path":{"alias":"/nestek-askotariko-formatako-14-film-labur-proposatzen-ditu-hainbat-gai-jorratzen-dituztenak-lotura","langcode":"eu"},"fecha":"2026-08-27","relationships":{"categoria":[],"media":[{"internal":{"type":"media__image"},"relationships":{"imgSrc":{"uri":{"url":"/sites/default/files/2026-08/nest_20226_horizontal.jpg"},"sizes":[{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_1920/public/2026-08/nest_20226_horizontal.jpg?itok=rcIDoZku","l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_31360/public/2026-08/nest_20226_horizontal.jpg?itok=73wTtSYu","m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2026-08/nest_20226_horizontal.jpg?itok=trhJD4CI","rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_769/public/2026-08/nest_20226_horizontal.jpg?itok=SdG4e3sg","s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_large/public/2026-08/nest_20226_horizontal.jpg?itok=eqjBB0JE","rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_small/public/2026-08/nest_20226_horizontal.jpg?itok=uXjiznz0"}]}},"imgMetas":{"alt":""}}]}}},"pageContext":{"id":"2c07ff16-a67c-5327-898d-0da0e7307023","nodeId":14016,"langcode":"eu","nodeMetadata":{"title":"Nestek askotariko formatako 14 film labur proposatzen ditu, hainbat gai jorratzen dituztenak: lotura afektiboak eta familiarrak, ahanztura, birgizarteratzea, indarkeria matxista, besteren artean | Tabakalera","description":"Hautatutako lanak Tabakalera Zine eta Ikus-entzunezko laborategia-Nest saria irabazteko lehiatuko dira. Zinema-ikasleen nazioarteko topaketa honek marka berri bat hautsi du aurtengo edizioan, 61 herrialdetako 232 eskolatan ekoitzitako 503 film labur inskribatu baitira."},"yesterday":"2026-08-26","today":"2026-08-28"}},"staticQueryHashes":["1409045280","1472977592","1549843337","1600800028","1852898869","2684269349","2736526504","3122408510","3305536543","3493939040","3649515864","4040268713","63159454","847920557"]}