{"componentChunkName":"component---src-templates-tbknoticias-js","path":"/eu/tabakalerak-adimen-artifizialaren-inguruko-hiru-hitzaldi-berri-hartuko-ditu-udazken-honetan-pov","result":{"data":{"page":{"internal":{"type":"node__tbk_noticias"},"title":"Tabakalerak adimen artifizialaren inguruko hiru hitzaldi berri hartuko ditu udazken honetan POV programaren baitan","descripcionLarga":{"processed":"<p dir=\"ltr\">Tabakalerak POV (“Point of View”) programako hiru hitzaldi hartuko ditu udazkenean adimen artifiziala ardatz hartuta. Egitasmo honek elkarrizketak proposatzen ditu kultura digitalen hainbat arlotan erreferentzia diren pertsonekin, digitalitateari ikuspegi kritiko eta didaktiko batetik heltzeko.
<p dir=\"ltr\">Lehenengoa datorren urriaren 14an, asteazkenean, izango da, “<a href=\"https://www.tabakalera.eus/es/despegue-una-teoria-del-exocapitalismo/\">Aireratzea: exokapitalismoaren teoria bat” izenburupean.  Bertan, Marek Poliksek eta Roberto Alonso Trillok euren teoria probokatzailea azalduko dute: kapitala ondasun materialekiko eta lanarekiko loturatik askatzen ari da (aireratzen) softwarea, arretaren ekonomia eta finantziariotasuna oinarrian dauzkaten prozesu abstraktoagoen mesedetan. Adibide garbia ipini ohi dute: airelinea batek bidaiariak eramateagatik irabazteaz gain, hegazkinera lehenago igotzearen abantailak ere gero eta sarriagotan saltzen ditu; ilaran lekuak saltzen dituzte.
<p dir=\"ltr\">Kapitalismoak eraginkorra ez dena desagerrarazi nahi duela defendatzen duen ideiaren aurka, Trillok eta Poliksek diote bitartekaritza eta itxaronaldiak balio-iturriak izan daitezkeela. Aurkezpenean, Adimen Artifizialaren (AA) garapena eta inbertsio astronomikoei buruz etengabe egiten diren iragarpenak hartuko dituzte adibidetzat, ekonomia bitxi horretan datu-zentroek azpiegitura-inbertsio izateari utzi eta mailegu-kontratuak, zorrak eta fikzio espekulatiboak barne hartzen dituzten finantza-artefaktu bihurtu direla azaltzeko. 
<p dir=\"ltr\">Roberto Alonso Trillo teoria kulturala, hedabideen filosofia eta soinu esperimentala lantzen dituen teorikoa eta artista da. “Machine learning” delakoaren dimentsio estetiko eta politikoetan oinarritzen da bere ikerketa, eta arreta berezia eskaintzen dio azpiegitura-kritikari eta performatibitateari. Marek Poliksekin etengabeko lankidetzan, AAren teoria eta diseinu espekulatiboa ikertzen ditu, automatizazioari eta ekoizpen kulturalari buruzko ikerketa zabalago baten parte gisa. Bere diziplinarteko jarduna soinu-artera, musika post-instrumentalera eta pedagogia kritikora hedatzen da. Gaur egun Hong Kongen bizi da.  
<p dir=\"ltr\">Marek Poliks teknologiaren filosofiako ikertzailea da, bereziki “deep learning” delakoari lotuta. Marekek eta bere ikerketa-kolaboratzaile nagusiak, Roberto Alonso Trillok (HKBU), “deep learning” tresnak azpiegitura erreproduktibo endosinbiotiko gisa ikusten dituen ikuspegi bat lantzen dute (informazio biologikoa, epistemologikoa eta soziala kodetu, prozesu kontingenteetara baldintzatu eta transmititzeko bideratzaile inorganikoak).  Gaur egun Minneapolisen, Minnesotan, bizi da. 
<p dir=\"ltr\">Hurrengo hitzaldiak, Júlia Nueno eta Ana Valdiviarekin
<p dir=\"ltr\">Azaroaren 4an Júlia Nueno ikertzaile eta diseinugile konputazionalaren txanda izango da. Júliak hainbat ikerketa garatu ditu Forensic Architecture (Goldsmiths, University of London) taldeko kide gisa, Gazako genozidioari eta Israelgo gobernuak sistema konputazionalak eta adimen artifiziala erabiltzeari buruz. 
<p dir=\"ltr\">Bestalde, abenduaren 2an, Ana Valdiviak, Oxford Internet Institutuan Adimen Artifizialaren, Gobernuaren eta Politiken arloko irakasle eta ikertzailea denak, bere hurrengo liburua aurkeztuko du, datu-zentroak, adimen artifizialaren hornidura-katea eta materialtasuna ardatz hartuta.  
<p dir=\"ltr\">Kultura digitalen inguruko elkarrizketak 
<p dir=\"ltr\">POV programa Medialab Tabakaleraren eta <a href=\"https://www.tabakalera.eus/es/jon-uriarte/\">Jon Uriarte komisario eta ikertzailearen arteko lankidetzatik sortu da, kultura digitalaren eztabaidarako eta digestio kolektiborako topagune gisa. 
<p dir=\"ltr\">Digitalizazioa gizartea eraldatzen ari den une honetan, teknologiak azkar ezartzeak eta etengabe garatzeak etengabe aldatzen ari den egoera egokitzea eta ulertzea zailtzen dute. POV programak hausnarketarako eta elkarrizketarako gune bat proposatzen du, kultura digital garaikideko fenomenoei buruz eztabaidatzeko.
<p dir=\"ltr\">“POV” (Point of View edo Ikuspegia) kameraren angeluari buruzko laburdura bat da, pertsona bat bere begiekin ikusten ari dena erakusten duena, ikuslea protagonista balitz bezala. Interneten, egoera espezifiko bat testuinguruan kokatzeko eta ikus-entzuleak haren parte sentiarazteko erabiltzen da, normalean beste pertsona batzuk identifikatuta sentitzeko moduko eguneroko eszenak edo uneak deskribatuz. 
"},"path":{"alias":"/tabakalerak-adimen-artifizialaren-inguruko-hiru-hitzaldi-berri-hartuko-ditu-udazken-honetan-pov","langcode":"eu"},"fecha":"2026-10-05","relationships":{"categoria":[],"media":[{"internal":{"type":"media__image"},"relationships":{"imgSrc":{"uri":{"url":"/sites/default/files/2026-09/pov_trillo_poliks_web_1920x1080px.jpg"},"sizes":[{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_1920/public/2026-09/pov_trillo_poliks_web_1920x1080px.jpg?itok=6jhULIpD","l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_31360/public/2026-09/pov_trillo_poliks_web_1920x1080px.jpg?itok=1R5qIvvY","m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2026-09/pov_trillo_poliks_web_1920x1080px.jpg?itok=FDn2aErm","rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_769/public/2026-09/pov_trillo_poliks_web_1920x1080px.jpg?itok=0JuCfbmA","s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_large/public/2026-09/pov_trillo_poliks_web_1920x1080px.jpg?itok=6PQAxjns","rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_small/public/2026-09/pov_trillo_poliks_web_1920x1080px.jpg?itok=H9_d6Q4o"}]}},"imgMetas":{"alt":""}}]}}},"pageContext":{"id":"c37dab26-b400-5fe7-9e88-1bde7f9b4ea8","nodeId":14151,"langcode":"eu","nodeMetadata":{"title":"Tabakalerak adimen artifizialaren inguruko hiru hitzaldi berri hartuko ditu udazken honetan POV programaren baitan | Tabakalera","robots":"index, follow","description":"Urriaren 14an, Roberto Alonso Trillok eta Marek Poliksek, Exocapitalismo lanaren egileek, gaur egungo kapitalismoari buruzko ikuspegi berri bat jorratuko dute, teknologiarekin eta sistema digitalekin duen loturaren bidez."},"publicoTid":0,"publico2Tid":0,"yesterday":"2026-10-06","today":"2026-10-08"}},"staticQueryHashes":["1409045280","1472977592","1549843337","1600800028","1852898869","2684269349","2736526504","3122408510","3305536543","3493939040","3649515864","4040268713","63159454","847920557"]}