{"componentChunkName":"component---src-templates-tbknoticias-js","path":"/eu/tabakalerak-walker-tsai-ming-liang-zinemagileraren-erakusketa-inauguratu-du","result":{"data":{"page":{"internal":{"type":"node__tbk_noticias"},"title":"Tabakalerak \"Walker\" Tsai Ming-Liang zinemagileraren erakusketa inauguratu du","descripcionLarga":{"processed":"
Proiektuak 2011n du abiapuntua. Urte hartan, zuzendariak Lee Kang-Sheng aktorearekin elkarlanean jardun zuen Only You antzezlanean. Aktorea urrats geldoz ibiltzen zen sekuentzia batek liluratuta, Tsai Ming-Liang zinemagileak gorputz erritmo hori pantailara eramatea erabaki zuen, gorputza munduko hainbat lekutan zehar dabilen behatzaile bihurtuz.
Tsai Ming-Liangen geldotasunaren bilaketa hori Xuanzang monje txinatarraren irudiarekin lotuta dago. Txinako zibilizazioaren Urrezko Arotzat hartzen den Tang dinastiaren garaian (VII. mendetik X. mendera bitartean), monjeak milaka kilometro egin zituen Indiaraino, eskritura budisten bila. Lee Kang-Sheng monje horren bertsio garaikidea da: ilea larru-arras moztuta, oinutsik eta tunika gorri bat jantzita, pertsonaia hiriko paisaian barrena dabil erabateko introspekzio-ariketa batean.
Erakusketa honetarako hautatutako saileko hiru piezen bidez —No Form (2012), Walker (2012) eta Journey to the West (2014)—, Tsai Ming-Liangek Hong Kongeko, Taipeiko eta Marseillako kaleak begirada neurtu batetik zeharkatzera gonbidatzen gaitu. Geldotasuna bertute bihurtzean, zinemagileak bizitzari aurre egiteko eta ingurua behatzeko modu desberdin bat erakusten digu.
Erakusketa Tabakalerak arte garaikidearen eta zinemaren arteko elkargunea arakatzeko duen erakusketa-lerroaren barruan kokatzen da. Bihar, ostirala, hasi eta abenduaren 6ra arte egongo da zabalik.
Zine-zikloa eta jarduera paraleloak
Tsai Ming-Liang
Tsai Ming-Liang Malaysian jaio zen 1957an, eta 1992ko Berlinalean estreinatu zuen bere lehen lana, Rebels or the Neon God. Bere bigarren film luzea Vive l’amour (1994) izan zen, eta Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Zinemaldian. The River (1996) filmak, berriz, Epaimahaiaren Saria jaso zuen Berlinen, modu horretan zinema garaikideko zuzendari nabarmenenen artean zuen lekua sendotuz.
2009an, Face Le Louvre s’offre aux cineastes programaren barruan sortutako eta Louvreko Museoaren bilduman sartutako lehen filma izan zen. 2023an, Pardo Alla Carriera saria (Ohorezko Lehoinabarra) jaso zuen Locarnoko Zinemaldian, zinemaren munduan egindako ibilbide bikainagatik.
2026an, Tsai Ming-Liang Veneziako Bienalaren 61. edizioan parte hartu duen artistetako bat izan da.
Informazio praktikoa
Walker
2026ko irailaren 18tik abenduaren 6ra
Tabakalerako 3. erakusketa-aretoa (1. solairua)
"},"path":{"alias":"/tabakalerak-walker-tsai-ming-liang-zinemagileraren-erakusketa-inauguratu-du","langcode":"eu"},"fecha":"2026-09-17","relationships":{"categoria":[],"media":[{"internal":{"type":"media__image"},"relationships":{"imgSrc":{"uri":{"url":"/sites/default/files/2026-09/20260917_clara_montero_-_tsai_ming-liang_-_jose_luis_rebordinos.jpg"},"sizes":[{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_1920/public/2026-09/20260917_clara_montero_-_tsai_ming-liang_-_jose_luis_rebordinos.jpg?itok=pbwTxLeb","l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_31360/public/2026-09/20260917_clara_montero_-_tsai_ming-liang_-_jose_luis_rebordinos.jpg?itok=glc84_HN","m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2026-09/20260917_clara_montero_-_tsai_ming-liang_-_jose_luis_rebordinos.jpg?itok=4-oNGR2K","rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/breakpoint_769/public/2026-09/20260917_clara_montero_-_tsai_ming-liang_-_jose_luis_rebordinos.jpg?itok=SFBXhd46","s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_large/public/2026-09/20260917_clara_montero_-_tsai_ming-liang_-_jose_luis_rebordinos.jpg?itok=_it2RSON","rrss_s":null},{"xl":null,"l":null,"m":null,"s":null,"rrss_l":null,"rrss_s":"http://cms.tabakalera.eus/sites/default/files/styles/thumb_rrss_small/public/2026-09/20260917_clara_montero_-_tsai_ming-liang_-_jose_luis_rebordinos.jpg?itok=9lrJxIFJ"}]}},"imgMetas":{"alt":""}}]}}},"pageContext":{"id":"51948f75-c876-5b0c-9cf4-ecf64c0527c9","nodeId":14087,"langcode":"eu","nodeMetadata":{"title":"Tabakalerak Walker Tsai Ming-Liang zinemagileraren erakusketa inauguratu du | Tabakalera","description":"Dust, Walker (“Ibiltaria”) saileko azken filmaketa, 2025eko udan Donostian Tabakaleraren laguntzarekin egindakoa, Donostia Zinemaldiaren 74. edizioko Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztuko da. "},"publicoTid":0,"publico2Tid":0,"yesterday":"2026-09-16","today":"2026-09-18"}},"staticQueryHashes":["1409045280","1472977592","1549843337","1600800028","1852898869","2684269349","2736526504","3122408510","3305536543","3493939040","3649515864","4040268713","63159454","847920557"]}