2019ko Donostia Sariekin elkarrizketan - 2019ko Donostia Sariekin elkarrizketan - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

2019ko Donostia Sariekin elkarrizketan

Penélope Cruz, Costa-Gavras eta Donald Sutherland

Partekatu!

Txalo bero bikoitza sarituentzat eta zinema areto batek bereak omendu ditzakeen era bakarra: zinema, zinema, zinema, zinema…

Argiak itzali eta has dadila saioa.

Jarduerak

  • Zinema
    2019-09-14 - 19:00

    Donostia sariei omenaldia- Thomas Hausnerren The Execution of Charles Horman: An American Sacrifice liburuan oinarritutako pelikula. Urrezko Palma jaso zuen Cannes Zinemaldian eta Oscar Saria egokitutako gidoi onenari.

    Lekua: - Zinea

    + Info

  • Zinema
    2019-09-13 - 19:00

    Donostia sariei omenaldia - Zientzia-fikzioaren eremua mugarria izan zen film hau. Askotariko egokitzapenak egin izan dira baina Philip Kaufmanek zuzendutakoak izan zuen arrakasta sekulakoa izan zen, Donald Shuterland eta Brooke Adamsen interpretazio gogoangarriak zerikusi zuzena izan zuten horretan.

    Lekua: - Zinea

    + Info

  • Zinema
    2019-09-07 - 19:00

    Donostia sariei omenaldia - Bikote bat Veneziara joango da bere alaba hil ostean.

    Lekua: - Zinea

    + Info

  • Zinema
    2019-09-06 - 19:00

    Donostia sariei omenaldia - Ustezko demokrazia batean bizi arren indar polizialek eta militarrek menperatutako herrialde batean, oposizioko diputatu bat kalean erail dute, mitin baketsu bat eskaini ostean.

    Lekua: - Zinea

    + Info

  • Zinema
    2019-06-30 - 19:00

    Silvia, prostituta baten alaba, José Luisekin dabil, galtzontziloak egiten dituzten lantegi bateko jabearen semearekin. Euren arteko ezkontza oztopatzeko, azken horren amak Raul kontratatuko du, urdaiazpiko lantegi batean lanean diharduen eta toreroa izan nahi duen harroxko bat. Silvia seduzitzeko ardura dauka, baina berarekin maiteminduko da.

    Lekua: - Zinea

    + Info

  • Zinema
    2019-06-29 - 19:00

    Hiru belaunalditako emakumeek biziraun egiten dute haize solanarrari, suari, eromenari, superstizioei eta heriotzari aurre eginaz ontasunez, gezurrak esanez eta neurririk gabeko bizipozez. 

    Lekua: - Zinea

    + Info