Aipatutako espazioren bat alokatu nahi bazenu, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan espazioen alokairua formularioa betez edo ondoko helbide hau erabiliz: alokairuak@tabakalera.eu.
90 urtez tabako fabrika izan ondoren, 2015ean Tabakalerak Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro moduan ateak ireki zituen berriro. Euskadiko erreferente arkitektoniko eta kultural honetan erakunde publikoek eta ekimen pribatuek beren proiektuak garatzen dituzte eta, aldi berean, edonork gozatzeko plaza publikoa ere bada.
Tren eta autobus geltokien ondoan egonda, hiriaren erdialdetik eta itsasotik 5 minutura, Tabakalera ekitaldi pribatuak egiteko kokaleku pribilegiatua da: konferentziak eta aurkezpenak, enpresa bilerak, koktelak, publizitate filmazioak, gala afariak, kontzertuak, sari-emateak etab.
Gainera, eta egun bizi dugun salbuespenezko egoera kontuan izanda, Tabakalerako tamaina handiko aretoek eta bertan dagoen teknologiarik aurreratuenak ahalbidetzen dute ekitaldi presentzialak zein hibridoak egitea. Ekitaldi bakoitza pertsonalizatzeko egokitzen gara, bakoitzaren beharren arabera, eta beti segurtasun protokoloak errespetatuz.
Espazioren bat alokatu nahi izanez gero, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan espazioen alokairua formularioa betez edo ondoko helbide hau erabiliz: alokairuak@tabakalera.eus.
Patioa
Espazio honek eraikinaren jatorrizko izaeraren ezaugarriak mantentzen ditu; izan ere, tabako fabrikak zeuzkan lau patioetariko baten azalera okupatzen du. 600 metro koadroko azalera argitsu eta estali honek edozein motatako ekitaldiak hartzeko malgutasun osoa eskaintzen du: kontzertuak, jaialdiak, aurkezpenak, afariak...
Zinema
42 metro koadroko pantaila eta 20.000 lumeneko proiektorea ditu. Oso egokia da proiekzioak eta bestelako ekitaldiak (hitzaldiak, aurkezpenak edo/eta konferentziak) konbinatzeko.
Z Aretoa
Espazio balioaniztuna da, eta erabat hornitua dago. Askotariko ekintzak egiteko egokia da, besteak beste, hitzaldiak, aurkezpenak, topaketak, prentsaurrekoak... Proiekzioak egiteko aukera eskaintzen du, eta badu argiztapen naturala ere. Ondoan, Ganbara izeneko beste espazio bat du, eta bi espazioak elkar batzeko aukera dago, ekitaldiaren osteko kafe edo/eta koktelak antolatzeko, adibidez.
K Aretoa
Batzarretarako, prentsaurrekoetarako eta proiektuak aurkezteko areto egokia.
Zabaltza
Intimitatea eta kanpoan egoteko aukera uztartzen dituen espazioa. Giro lasaian eta toki berezian hainbat ekitaldi (kontzertu txikiak, koktelak, jaiak...) egiteko aukera eskaintzen du.
Prisma + Terraza
Eraikinaren azken solairuan daude, eta Donostiako ikuspegi paregabea eskaintzen dute. Espazio bat estalita dagoenez —Prisma— eta bestea aire zabalean —Terraza—, ezin egokiagoak dira biak batera koktelak, ospakizunak, iragarkien grabazioak, etab. egiteko.
Plaza
Eraikinak dituen bi sarreretako batean dago, eta Nestor Basterretxea plazan dauka sarbidea. Dimentsio eta altuera handiko espazioa da. Kristalezko kupula batek estaltzen du eta horri esker, espazioa argiztatzen da. Arratsean sortzen diren argijokoek gaueko ekitaldiak egiteko espazio aproposa bihurtzen dute.