Tabakalera Txartela | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Tabakalera Txartela

Txartela eskuratzea

Tabakalera Txartela doakoa da eta abantailak eskaintzen ditu hainbat zerbitzutan. Are gehiago, Medialabeko zerbitzuak irekiko dizkigun giltza da. Txartela eskuratzeko, honako urrats hauek jarraitu behar dira:

 

  1. Tabakalerako webgunean izena-eman.

  2. Medialabeko harrera espaziora hurbildu zaitez zure NANa, pasaportea edo erresidentzia baimanerakin(*). Bertan, datuak ongi daudela baieztatuko dugu, txartelean identifikatuko zaituen argazkia atera eta inprimatuko dugu. 

  3. Erabiltzen hasi zaitezke.

 

(*) Medialabeko gailuen mailegua erabili ahal izateko ezinbestekoa da EAEn erroldatua egotea. EAEn erroldatuta egon arren, NANean, pasaportean edo erresidentzia txartelean erkidegokoa ez den helbide bat agertzen bada, aurkeztu errolda agiria.

 

Adin txikikoak

Adin txikikoek ere Tabakalera Txartela eduki dezakete. Horretarako, honako hau egin behar dute:

 

  • 12-18 urte badituzu: guraso edo tutore baten baimena aurkeztu behar da. Horretarako, honako inprimaki HAU bete eta guraso edo tutoreak sinatuta ekarri behar da, arduradun gisa sinatu duen helduaren NANaren, pasaportearen edo erresidentzia txartelaren fotokopiarekin batera.

  • 12 urtez azpikoak: guraso edo tutore batekin joan Medialabera, eta helduak bere NANa, pasaportea edo erresidentzia baimena aurketu beharko du.   

 

Adin txikikoek, txartelaren erabilerako eskubide berberak izango dituzte. Instalazioen eta mialeguen hartutako eduki edo gailuen erabilera zuzenaren, eta adin txikikoaren jokabide agokiaren ardura gurasoak edo tutureak izango dira.  

 

Lehen urratsa > Izena eman

ZER EGIN DEZAKET TABAKALERAKO TXARTELARI ESKER?

Ekainaren 2tik aurrera, Tabakalera txartela ezinbestekoa izango da Medialabeko zerbitzuak erabiltzeko. Kontsultatu hemen Medialabek eskainiko dituen zerbitzuak eta horiek erabiltzeko jarraibideak.

 

  • Liburutegiko dokumentuak erreserbatu eta maileguan etxera eraman.*

  • Liburutegiko espazioak erreserbatu: negutegiak, platoa, estudioa, bideojoko-postuak, teknologia-txokoko hiru lantokiak, edizio-postuak.

  • Ikus-entzun errekurtsoak erreserbatu eta maileguan etxera eraman: Bideo-kamera, argazki kamera, soinu grabagailuak, ordenagailu eramangarriak eta abar.**

  • Musika-tresnak erreserbatu: bateria, tronpeta, tronboia, baxua eta gitarra erreserbatu ditzakezu eta liburutegian jo.

  • Zine-bonua eskuratu.

  • %10-eko beherapena eduki Tabakalerako zine aretoan, Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, EQZE-k eta Tabakalerak antolatutako saioetan. 

 

* Maileguen epemuga zehatzak lotura hau jarraituz kontsulta itzazu: Maileguak

** Epemuga gailuaren araberakoa da. 

 

Zine-bonua eskuratzea

COVID-19-ak eragindako egoeragatik 2019-2020 bonuaren baliozkotasuna 2021ko ekainaren 30ra arte luzatu dugu. 

Zine bonua 2020ko martxoa baino lehen eskuratu bazenuen, eta egungo egoeran ez bazaizu interesatzen bonua mantentzea, gerakinaren eta erositako sarreraren itzulpena eskatu ahal izango duzu Tabakalerako Informazio Puntuan 2020ko abenduaren 31ra arte. Bonu-saldoa banku-transferentzia bidez itzuliko da. Itzulketa egiteko kontu-zenbaki bat eskatuko dizugu. Zine-aretoak baldintza bereziak izango ditu jarduera itzultzen denetik aurrera:

- Zine aretoak %50ko edukera izango du, 114 eserleku egongo dira erabilgarri.

- Aurrez aukeratu beharko da eserlekua eta aretozainen laguntza izango dute ikusleek aretoan.

- Aretoko ateak emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago zabalduko dira.

Eraikinean barrena mugitzeko zehaztapenak hemen.

 

Tabakaleraren Zine-bonuarekin Donostia Kulturak, Euskadiko Filmategiak, EQZEk eta Tabakalerak azken horren zinema-aretoetan antolatuko dituzten filmak prezio murriztuan ikusteko aukera izango duzu. Bonuaren prezioa 70 €-koa da eta 30 film ikusteko balio du. (Zinemaldia kanpo geratzen da).

 

Nola eskuratu Zine-bonua

  • Bonua Tabakalerako txartelari lotuta dago. Oraindik ez baduzu Tabakalerako txartela atera, Medialaben (Tabakalerako 2. solairuan) eskura dezakezu, NAN, pasaportea edo egoiliar txartelarekin. 

  • Tabakalerako txartelarekin, Zine-bonua Tabakalerako informazio-puntuan eskura dezakezu.  

  • DK txartela edo UPV/EHUko ikasle-txartela dutenek % 10eko deskontua izango dute.

 

Nola erabili bonua:

  • Ahal den neurrian, eskuratu itzazu sarrerak aldez aurretik. Bonuaren erabiltzaileek informazio-puntura telefonoz deituta (943 118855) eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, eta baita email bidez ere (info@tabakalera.eus). Informazio puntuan bertan ere eskuratu ahal izango dira. Momentuz, ez da zineko leihatilarik egongo.  

  • Ikusi nahi duzun saioa baino lehen eskuratu behar duzu sarrera. Horretarako, Zine-bonuarekin kargatu duzun Tabakalerako txartela aurkeztu beharko duzu informazio-puntuan edo (saioa baino ordu erdi lehenago) leihatilan. 

  • Informazio-puntuan edozein saiotarako sarrerak eskuratzeko aukera egongo da; aldiz, lehiatilan egun horretako saiorako sarrerak bakarrik emango dira.

  • Ez dago modurik webgunearen bitartez Zine-bonuaren deskontua duen sarrerarik eskuratzeko.

  • Aukera egongo da kontzertudun saioak edo saio bikoitzak ere bonoarekin eskuratzeko, baina 2 sarrera erabili direla ulertuko da kasu horietan.

  • Bonuan erabili gabe geratzen den saio kopurua ezagutzeko, jarri harremanetan informazio-puntuarekin (943 118855 edo info@tabakalera.eus).

 

Erabilera baldintzak: 

  • Bonua beste pertsona batzuekin partekatu daiteke.

  • Tabakalera txartel bakoitzarekin nahi adina Zine Bonu erosia ahal izango dira.

  • Nahi adina sarrera atera daitezke saio bakoitzeko, bonuaren kupoa amaitu arte. 

  • Bonua edukitzeak ez du eserlekuaren erreserba bermatzen.

  • Txartela galtzekotan, erabiltzaileak txartel berria eskatzen duenean berreskuratuko du txartel zaharrean zuen geldikina. 

  • Inprimatutako sarrerak galtzen badira, ezin izango dira berreskuratu.

 

Tabakalera Txartelaren erabilera eta galtzea

 

Txartela pertsonala eta besterezina da. Txartela galduz gero, berri bat inprimitzeak 5 €ko kostua du. Txartela lapurtzen badizute, txartel berria doan eskuratuko duzu, aurrez dagokion salaketa aurkeztuta. 

Tabakalerako txartela galdu baduzu edo ostu badizute +34 943 475 050 telefonora deitu edo medialab@tabakalera.eus helbidera idatzi eta txartela baliogabetuko dugu. Horrela, txartel horrekiko duzun erantzunkizun osoa bertan behera utziko dugu.